Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Getariako EAJ-PNVk ez du 2017ko udal aurrekontuen berririk
“Lehen zirriborro bat besterik ez dugu jaso” aitortu dute Getariako EAJko udal taldeko kideek: “gainera datuak ez daude argi adierazita, ezta gaika sailkatuta ere, eta teknikoki ezta politikoki ere ez zaigu inolako azalpenik eman”
Salatu dute ere urtarrilaren 24an aurrekontuaren lehen zirriborroa eman zietenetik ez dela inolako bilera, ezta ogasun ez bestelako batzorderik deitu: “susmoa dugu EH Bilduren Udal Gobernuak duen gehiengo osoa erabili nahi duela aurrekontuak korrika eta presaka onartzeko, aztertzeko denborarik utzi gabe, eta aldi berean, EAJk Getaria suspertzeko eta EH Bilduren aurrekontuak osatzeko izan ditzakeen proposamenei tokirik egiteko nahirik gabe”.
Bailarako ia udalerri guztiek onartu dituzte jada aurrekontuak, baina Getarian oraindik zirriborro hutsean daudela adierazi dute: “Zarautz, Aia, Zumaia, edo Urola Kostako Udalen Elkarteak jada 2016ko abenduan onartu zituzten 2017ari begirako proiektuak eta horiei dagozkien diru partidak. Getarian, otsailak 17, eta zirriborroan”.
2016a ere, inprobisazioz jositako eta proiektuz hutsala izan den urte gisa gogoratuko dutela gaineratu dute: “Getaria geldirik dago eta geroz eta nabarmenagoa da” aitortu du udal taldeak. Ez dago plangintza estrategikorik Getariako jeltzaleen ustetan: “enpleguaren eta garapen ekonomikoaren sustapenean ez dute hatzik mugitu; turismo arloak Getarian izan behar duen ibilbiderik ez dute garatu; egun dauden azpiegiturak okerrera doaz, eta udalak ez du horiek mantendu ezta behar berriei aurre egiteko proiekturik; herria zikin dago, garbiketan ez da azterketarik egin; eta herritarren parte-hartzea huskerietara mugatzen dute, slogan gisa erabiliz, benetan garrantzitsuak izan litezkeen erabakiak alkateak bere bulegoan hartuz. Hori beste hainbaten artean”.
Aurrekontuek udalaren kudeaketan duten garrantziaz jakitun, proiektu eta ekimen ezberdinak gaineratzea proposatu zien Getariako EAJak 2016an: “tamalez, EH Bilduren Udal Gobernuak gure proposamenei bizkarra eman zien eta bat bera ere ez zuen onartu”.
Getariako EAJk ez du ulertzen zergatik Getariak ez duen aurrekonturik: “onartezina da. Getariak ondo landutako eta alderdi zein herritar guztiok elkarlanean garatutako aurrekontuak merezi ditu”. Jeltzaleek eskua luzatzen diete berriro Getariako EH Bilduko kideei: “aurretiaz beti egin dugun eran, hitz egin eta Getariak merezi duen udal politika garatzeko”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


