Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bilduren helburu bakarra Pasaiako badia biziberritzeko obren hasiera oztopatzea da
EH Bilduk aurkeztutako helegiteak helburu bakarra du ezbairik gabe, pasaitarren bizi kalitatea eta eremu osoa hobetuko duten obren hasiera atzeratzea. Gainera aurkeztu duten dokumentuak Bilduren boikot estrategia eta proiektuaren inguruan duten ezagutza eza agerian uzten dituela nabarmendu dute Pasaiako jeltzaleek
Pasaiako EAJ-PNVk EH Bilduk aurkeztu duen helegitearen inguruan kezka azaldu du dokumentuak EH Biduren boikot estrategia eta obren hasiera atzeratzeko nahia agerian uzten dituelako. Era berean, publikokiko egin dituzten adierazpenek zein dokumentuan jasotako informazio okerrek, proiektua ezagutzen ez dutela nabarmentzen dute. “Ez dute ezagutzen edota ezagututa ere, nahita, informazio okerra zabaltzen ari dira herritarrak nahasteko, are larriagoa dena” esan dute jeltzaleek.

Nahikari Otermin EAJ-PNVren udal taldeko bozeramaile eta udaleko hirigintza zinegotziaren hitzetan, Pasaiako Udalean zein Gipuzkoako Foru Aldundian gobernu aldaketa beharrezkoa izan da, Pasaiak urteetan bizi izan duen konfrontazio eta paralisi egoerari aurre egiteko eta etorkizunari begira lanean hasi ahal izateko. Egoera hori gaindituta, erakunde guztiek modu bateratuan eta elkarlanean lan egiteari ekin diote helburu bakar eta argi batekin: herritarrek hainbat urteetan eskatu duten Pasaiako eta pasaialdeko biziberritze proiektuari hasiera emateko, zeinak herritarren eta herriaren beharrei erantzuteaz gain, egungo testuinguru eta errealitateari erantzuten dion.
Arrazoi horregatik, EH Bilduk hartu duen jarrerarekin kezkatuta dago EAJ-PNV, izan ere herritarren ongizatearen alde lan egin ordez, boikot estrategiari heldu baitiote, pasaitarren bizi kalitatea eta eremua bera hobetuko duten obren hasiera oztopatuz. “Ez dezagun ahaztu, biziberritze proiektuak autorik gabeko kaia aurreikusten duela herritarrek pasea dezaten eta hospitalilloko eremuan ere, plaza eta anfiteatroa eraikiko direla pasaitar ororen gozamen eta erabilerarako” gehitu du.
Modu berean, kezkatuta daude helegitean jasotako informazioarekin eta publikoki egin dituzten adierazpenekin agerian uzten dutelako proiektuaren inguruan duten ezagutza eza edota informazioa manipulatzeko nahia. EH Bilduk esandakoaren aurka, Euskotreneko geltokia eta Herrerako auzoa lotuko dituen oinezkoentzako zein txirrinduentzako ibilbidearen eraikuntzak ez ditu oztopo berriak ez eta puntu beltzak sortuko, proiektuak aisialdirako eremu berriak eta berdeguneak aurreikusten ditu eta aipatzen duten maldak irisgarritasun araudia zorrozki betetzen du. Eta are garrantzitsuagoa dena, ibilbide berriak ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioak banatzen ditu oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Gainera, obrek ez dute oztopatzen. ez eta baldintzatzen ere. etorkizunean kamioen trafikoa berrantolatu ahal izatea, beraz, EH Bilduk esandako ez da egia. Horregatik, EAJ-PNVk berretsi du, proiektuak helburu duela herritarrei aisialdirako eremu berriak eta enplegu aukera berriak eskaintzea, pasaitarren bizi kalitatea hobetzeko. “Beraz, aipatu obrak eremuak datozen urteetan ezagutuko duen aldaketa sakon eta nabarmenaren hasiera besterik ez dira izango” nabarmendu du Oterminek.
“Lan egiteko eta eraikitzeko garaia da, ez oztopoak jartzekoa. Gauzak egiteko eta ez suntsitzeko ordua da, behingoz, Pasaiaren badia biziberritzeko obrak has daitezen” amaitu du udal taldeko bozeramailea den Nahikari Oterminek.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



