Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/02/14

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak emateko jarduketa-irizpideak onartuta Donostian

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 2.153.287 euroko hasierako gastua baimentzea laguntza horiek emateko eta Gizarte Ekintzako zinegotziari baimena ematen dio laguntza horiek osatzeko

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu ditu Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (AES direlakoak) emateko jarduketa-irizpideak. Eta irizpide horiek idatzi dira, betiere, Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 25ean bidalitako gutuna kontuan hartuta. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak ez du onartu Enplegu eta Gizarte Politiken Sailaren urteko Agindua, hain zuzen ere, AES direlakoen gastu zehatzetarako gehienez bideratu daitekeen diru-kopurua ezartzen duen agindua. 

Agindu hori hiruhileko honetan onartzea aurreikusten da, baina gutunak informazioa aurreratzen du, hain zuzen ere, udalei hainbat erabaki hartzeko ahalbidetzen dien informazioa. Horrenbestez, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du presakoak diren laguntzen izapidetzea eta ordainketa baimentzeko, besteak beste, alokairuak, maileguak edo etxebizitzan sartzeko, hau da, urtean zehar hilero ordaintzen direnak.

Donostiako alkate Eneko Goiak Tokiko Gobernu Batzordearen erabakiaren berri eman du eta honakoa azpimarratu du: “2016an 2.695 eskari egon ziren, hau da 2015ean baino 14 gutxiago (2.709). Hala ere, Udalak 82.366 euro gehiago bideratu zituen Gizarte Larrialdietarako Laguntzetara, gehienbat, pobrezia energetikoaren gastuei aurre egiteko”.

Era berean, Goiak segidakoa esan du: “2016an 2.420.816,81 euro bideratuz iren Gizarte Larrialdietarako Laguntzetara. Eta, horietatik, Udalak 918.529,81 euro ordaindu zituen”. Horren harira, gogorarazi du, Eusko Jaurlaritzaren ekarpenak – 1.502.287 euro 2016an – ez diela aurre egiten eskari guztiei. Ondorioz, Udalak Eusko Jaurlaritzari eskari guztiei aurre egiteko eskatzeaz gain, baliabide propioak erabiltzen ditu horiei guztiei aurre egiteko, betiere, inor bazterrean ez uzteko konpromisoa betez.

Donostiako alkateak berak azaldu duenez, gutxi gorabehera, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eskarien %54 alokairuak, maileguak edo interesak ordaintzeko dira, %32 energia-gastuak ordaintzeko, eta gainerakoa beste hainbat gastu ordaintzeko.

2017rako Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 2.153.287 euroko hasierako gastua baimentzea. Hala ere, Gizarte Ekintzako zinegotziari baimena eman dio diru-kopuru hori handitzeko, harik eta eskatzen eta onartzen diren laguntzak osatu arte.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...