Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/01/19

Tolosako turismo gida berria eta Topic, Tolosaldeak Fiturren egin duen eskaintzaren protagonistak

Tolosaldea azken urteetan bezala, urtarrilaren 18tik 22ra gauzatu den Madrilgo FITUR Turismoaren Nazioarteko Azokan egon da, Euskadiko stand-aren parte izanaz
Tolosa

Delegazioa, Nerea Letamendia, Tolosako Udaleko Merkataritza, Feria eta Turismo zinegotziak; Patxi Amantegi, Tolosako alkateorde eta Ingurumen zinegotziak; Gorka Goikoetxea, Merkataritza, Feria eta Turismo teknikariak; Olatz Ilarregi, Tolosaldea Garatzeneko Turismo teknikariak; eta Idoya Otegui, Topic zentroaren zuzendariak osatu dute. Barneko turismoaren garrantzia goraipatu dute Madrilen.

Euskadi 700m2 stand batekin aurkeztu da, eta Euskadiren kokapen turistikoaren erakusgarri izan da Basque Country markan, berrikuntzan eta turismo esperientzialean oinarrituta. Bertan Tolosaldeak bere espazio propioa eduki du eta bere eskaintza zabala aurkeztu du bertatik pasa diren bisitari, eragile, zein sektoreko erakunde eta enpresen aurrean.

Urtarrilaren 19an Nerea Letamendiak Tolosako turismo gida berria aurkeztu zuen, Tolosa bisitatu duen pertsona batek idatzitako eta bere esperientzia, iritzi eta gomendioak azaltzen dituen moleskine formatuko bidaia kuadernoa hain zuzen. Estetikoki eskuz idatzitako testu eta anotazioak nabarmentzen dira, irudi grafikoekin batera eta Tolosara datorren jendeak kuadernoa gordetzea du helburu, balio berezia duen liburuxka baita.

Topic museoak ere protagonismo berezia izan du azokan. Duela hiru urte bertan egindako tailerren arrakasta ikusi eta gero, 2017 urte honetan errepikatzea erabaki da, eta asteburuan zehar, jendeak Mariona marioneta, pelotari euskaldunaren panpina eta behatzeko txontxongiloak egiteko aukera edukiko du.

Aurkeztutako gida eta emandako informazioaz gain, Tolosaldeako delegazioak eskualdearen presentzia indartu eta kalitatezko turismoa erakartzeko helburuarekin, sektoreko enpresa, agintari politiko eta hedabide desberdinekin bildu da egun hauetan. Nerea Letamendiak adierazi du elkargune paregabea dela lan ereduak ezagutu eta lankidetzan jarduteko: “zer ikusi, dastatzeko eta gozatzeko asko dugu Tolosan eta lankidetza hori funtsezkoa da. Dudarik gabe, erakunde, turismo zerbitzuetako teknikari eta enpresekin bide horretan lanean jarraituko dugu”.

Fitur eta antzerako azoketan parte hartzea ezinbestekotzat dute Tolosako Udaleko eta Tolosaldea Garatzeneko turismo departamentuek, turismo arloan dauden tendentziak ezagutu eta gure nortasun eta baliabideetara egokituz, etorkizunean etekina ateratzeko iturburu baitira.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...