Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irunera ere iritsi da, Road Show, sentsibilizazio kanpaina berria
Gazteei zuzendutako eta ikus-entzunezko efektuak, informazioa, hausnarketak eta testigantzak batzen diren bide heziketako proiektua
Irungo Udaltzaingoko ordezkaria den Lourdes Larrazak, datorren ostiralean, urtarrilak 13an, goizeko 10:00etan Amaia Kultur Zentroan lekuko izango duen, trafiko istripuen gaia jorratuko duen Bide Heziketako sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu du. Ekintza 17 eta 18 urte bitarteko Irungo eta Hondarribiko gazteei zuzenduko zaie (Batxilerreko 1go eta 2en kurtsokoei, baita Lanbide Heziketako erdi ziklokoei).
Road Show izenpean datorren ekimena, benetako testigantzetan oinarritutako irudikapena da, non pertsona gazte batek eduki dezakeen festa gaua islatzen den, baita honek gau bukaeran duen trafiko istripua ere. Ikus-entzunezko efektuak, informazioa, hausnarketak eta testigantza desberdinak; udaltzaingoarenak, 112ko medikuarenak, suhiltzailearenak, ospitale medikuarenak, biktimaren familiarenak eta istripua jasandako eta muineko lesioa duen pertsonarenak, elkartzen dituen multimedia antzezpena da. Guzti hau irudi hunkigarriekin eta musika limurtzailearekin lagunduta aurkezten da, eta ordubeteko iraupena izango du.
Gobernuko Trafikoko Zuzendaritzak, IRSAk (Bide Heziketako Nazioarteko Akademiak) eta AESLEMEk (Muin lesioetako Ikerlan Elkarteak), orain 20 urte jada, istripuen prebentzioan eta ondorioetan lanean jarduten duen Irabazi asmorik gabeko elkarteak, antolatutako ekintza da hau. Kasu honetan, nola ez, Irungo Bide Heziketaren parte hartzea ere edukiko du ekimenak.
"Prebentzioko ekintza interesgarria dela iruditzen zaigu, horregatik dakargu Iruna. Arrisku handieneko biztanleriarekin, gazteriarekin, bat egiteko helburua du ekimena da. 30 urtetik beherako gazteen artean ezintasun eta hildako gehien eragiten dituen istripuak dira trafikoak eragindakoak. Ekintza honekin ez dugu beldurra areagotu nahi, baizik eta egintza hauek eduki ditzaketen ondorioen inguruan gogoeta egitea nahi dugu" esan du Udaltzaingoko ordezkariak. "Gazteen artean, bolantean jarrera arduratsua sustatzea ere bada gure helburua".
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


