Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/01/06

Begirada eta irribarre garbiak

Joseba Egibarren hitzak Joseba Leizaolari
Joseba Leizaola

Iluntzean elkartzen ginen gehienetan bere bulegoan, politikaz jakin nahi eta bera entzutera. Gazteak ginen, hamazazpi urteren bueltan. Erakargarria gertatzen zen gizon hura. Lasaia kontaketan, zigarro kearen lainoa gelan. Aberria, gure herriaren historia, Alderdia, erbestea, zatiketak, Euzko Gaztedi, ETA, indarkeria, ELA sindikatua... dena zer garrantzitsua eta hurrengorako geratzen zen zer galdetua. Horixe zen Joseba Leizaola, Venezuelatik bere herrira itzulitako abertzalea.

Gipuzkoan, Gerardo, Patxi, Jokin eta beste hainbatekin batera Alderdia jaso eta zutik jarri zuena. Abertzaletasuna eta Justizia Soziala bere bizitzan uztarturik zituena. Gizon ona, apala, famillia handi bateko aita. Beti umoretsu, begirada garbia eta ezpainetan irribarrea zuena. 

Agur Joseba! Herri askatuen egun handirarte!

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...