Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bilduk agindu zuenean erabilitako inposizio estrategia eta arduragabekeria politikoaren ondorioak ezagutzen hasi da Gipuzkoa
Gipuzkoako gizartearen gehiengoak ez du onartzen jarduteko modu hori, borondate demokratikoa bahituz egiten den modua
Bilduk 2013an errauskailua eraikitzeko kontratua bertan behera utzi izana baliogabetzat jo duen epaia dela eta, EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarrak honako balorazioa egin nahi du:
1. Epai horrek arrazoia ematen dio Debabarrena eta San Markoseko Mankomunitateek bere garaian jarritako demandari, baita Hondakinen Kontsorzioaren Asanbleako bost kideei ere, norberaren izenean inpugnatu baitzuten 2013an Biduk hartutako erabakiaren balioa, zeinaren arabera esleipendun zen UTEarekin errauskailua eraikitzeko zegoen kontratua desegin baitzuten.
2. Garai hartan adierazi genuen bezala, epaiak dionez, Bilduk agintea desbideratze argia egin zuen eta hartutako erabakiekiko eskumenik gabe jardun zuen (kontratua desegin eta eraikuntza enpresei 11 milioi baino gehiago ordaindu instalazioa ez egiteagatik).
3. Gaur baliogabe jo den akordioak zuzenean kaltetu ditu gipuzkoar guztiak, Bilduk aldebakartasunez hartutako erabakiak 7/2008 Foru Araua urratu baitzuen eta, horrekin batera, Gipuzkoako Batzar Nagusietako gehiengoaren borondate demokratikoa.
4. Bilduk, gainera, Hondakinen Kontsortzioren eta GHK sozietate instrumentalaren berezko helburu sozialaren aurka jardun zuen, gehiengo demokratikoaren borondatearen gainetik, bere proiektua inposatzeko Gipuzkoako erakundeak bereganatu zituen.
5. Hori guztia, gainera, hondakinen arazoari alternatiba eraginkorrik emateko gai izan gabe, ez bada sistema irreal bat inposatzeko, ‘atez atekoa’, gipuzkoar gehienek arbuiatu dutena.
6. Bilduk geldiarazitako azpiegiturak martxan egon behar zuten 2014rako, baina 2019a baino lehen ez da izango abiatzeko moduan instalazio berria; horrez gain, Gipuzkoak gure zaborra “esportatzeagatiko” gastuari aurre egin beharko dio. Eta hori gutxi balitz, aurreko gobernuaren arduragabekeria politikoak beste lizitazio bat egitera behartu du, eta modu publiko-pribatuaren bidez egin behar izan da, orain arteko guztiak – baliogabetzat jo den hau bezalakoak - sortu duen galera ekonomiko larriagatik.
7. Ezagutu den epai horrek berretsi egiten du zuzena izan zela 2007-2011 legealdian zehar burutu zen kudeaketa, EAJ-PNVtik beti esan dugun bezala. Aldi berean, ebazpen hori sakonki aztertu beharrekoa dela deritzogu, horrek ekar ditzakeen ondorioak zeintzuk izan daitezkeen jakiteko.
8. Ebazpen judizial horrek argi erakusten ditu inposizio eta arduragabekeria politikoko estrategia batek ekar ditzakeen okerreko ondorioak, eta oinarrian dagoena da dinamika demokratikoa bahituz politika egin daitekeela pentsatzea. Gipuzkoako gizartearen gehiengoak ez du onartzen jarduteko modu hori eta, ondorioz, desiragarria litzateke aurrerantzean, Gipuzkoak behar dituen konponbideen garaira etorriko balitz EH Bildu.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


