Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/12/30

Irungo EAJ-PNVk 2016 urtearen balorazioa egin du

Hauteskundeetako emaitzen ondorio, EAJ-PNVk PSErekin lortutako koalizioa adostu eta Gobernuan bazkide gisa sartu izanak, Irungo Udalari egonkortasuna eskaintzeaz gain, hiriaren ikuspuntu berri bat eranstea genuen helburu, hala orain urtebete aurkeztu zen Gobernu Programan ageri diren proiektuak aberastuz
Irun

Pertsonek dute gure arreta, eta uste horiei esker eskaini ahal izan ditugu egun bizi dugun ziurgabetasun eta gaitzuste politikoaren garaian,  hain garrantzitsuak diren egonkortasuna, errealitatea eta seriotasuna. Horrela hobekuntza proiektuak bultzatu eta irundarren ongizaterako aukera berriak eskainiz.

2016.en urte honetan, EAJ-PNV taldeko zinegotziek aurrera pausu garrantzitsuak eman ditugu, gure esku dauden arloetan proiektu berriak martxan jarriaz, baita geldi zeuden egitasmoak berriro ere berraktibatuz.    

Halaber, 2017 urteko aurrekontuen elaborazioaren inguruan lortutako akordioarekin harro gaude, gobernua osatzen dugun bi kideen jarrera egokia islatzen baitu honek. Honekin Irunek aurrera egin dezan adostasun eta konpromiso gogoak argi ikusten dira gainera, eta hala gure lehen helburuetako bat betetzen dugu, irundarron bizi kalitatea hobetzea. EAJ-PNVn argi dugu eta zeintzuk diren gure lehentasunak.

Gobernuko kideen arteko erlazioei dagokienean, esan beharra dago desadostasun batzuk izan direla, batez ere komunikazioaren gestioaren ingurukoak izan dira. Hala ere, desakordio horiek ez dute gobernuaren ibilketa egokian eraginik eduki, eta egunerokoa egoki kudeatu dugu, gobernu programa egoki beteaz.

Lortutakoarekin pozik gaude, pausu garrantzitsuak ematen gabiltza, dena dela ez dugu amore emango gure nahietan, eta irungo bizi proiektuaren garapena bermatzeko gure indar guztiak bertan jarriko ditugu. Gardentasuna, eraginkortasuna eta kudeaketa efizientzian, pertsonekiko gertutasunean eta jokaera etikoan oinarritutako eredua aurrera ateratzea da gure asmo eta jomuga. Hau da EAJ-PNVren konpromisoa. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...