Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiko alkateak plenoa eten behar izana salatu du
Eneko Goiak esan du udalbatzan gertatutakoa larria dela, izan ere, ez da onargarria erakundearen funtzionamendua irainka eta oihuka oztopatu nahi izatea
Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du larria dela gaur goizean udalbatzan gertatuako etena.
Goiak honakoa esan du: “Gaur gertatutakoak iraganeko kontuak gogora ekartzen dizkigu, hain zuzen ere, gainditutako kontuak. Baina aitzitik, badirudi batzuentzat garai horiek ez direla pasa. Udaletxea erakunde demokratikoa da eta, beraz, ez da onargarria udalbatzaren funtzionamendua irainka eta oihuka oztopatu nahi izatea. Eta hori da gaur bizi izan duguna”.
Etena gertatu da behin eguneko zerrendaren seigarren gaia bozkatuta – “UN.06 Arzabaleta” Plan Bereziaren Behin betiko onarpena –. Bertaratutakoak – 50 pertsona gutxi gorabehera – oihuka jaso dira eta, jarraian, hainbat zinegotzien aurkako irainak bota dituzte.
Une horretan, Donostiako alkate Eneko Goiak isiltasuna eskatu du udalbatzarekin jarraitu ahal izateko, baina behin ikusita bertaratutakoek jarrera bera izaten jarraitzen zutela, udalbatza behin behinean eten du, harik eta aretoa hustu arte. Izan ere, egoera horretan ezin zen saioarekin jarraitu. Etenak behin betikoa izaten amaitu du, izan ere, behin Udaltzaingoa bertaratuta hainbat pertsonak ez du aretotik irten nahi izan, udaltzainei aurre eginda.
Eneko Goiak honakoa salatu du: “Une horretan nahita bilatutako irudiak ikusi izan ditugu. Probokazio hutsa izan da, izan ere, liskarra eta bortizkeria egoera bilatu dira. Ondorioz, udalbatzarekin jarraitzeko baldintzak ez zirela egokienak ikusita, bertan behera uztea erabaki dut”.
Gertakariaren ondorioz, pertsona bat atxilotu du Udaltzaingoak Udalbatzatik irten nahi izan ez duelako, bere burua identifikatzeari ukatu diolako eta autoritateari aurre egin diolako. Eztabaidatu gabe gelditu diren gaiak urtarrileko udalbatzako gai zerrendan sartuko dira.
Eneko Goiak gogoratu du, udalbatzan sartzen diren pertsona guztiak identifikatu egiten direla. Hortaz, esan du, zuhurtziaz jokatuko dugula hemendik aurrera horrelakorik berriro ez gertatzeko eta udalbatzak normaltasunez egin ahal izateko.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


