Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk, EH Bilduk eta Podemosek beren elkartasuna eta babesa erakutsi diete Kataluniako erakundeei
Kataluniako erreferendumerako deialdia geldiarazteko Konstituzio Auzitegiaren erabakiaren ondoren, hiru legebiltzar-taldeen bozeramaileek adierazpen bat adostu dute, kataluniar herriaren adierazpen libre eta demokratikoa errespetatzea eta aitortzea eskatzeko
EAJ-PNVk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek beren babesa eta elkartasuna adierazi diete Carme Forcadell Parlament-eko presidenteari, Generalitateko Gobernuari eta Katalunia osoari. Konstituzio Auzitegiaren erabakia ezagutu ondoren egin dute adierazpena, horrek geldiarazi egin nahi baitu “Kataluniako Herriak duen eskubidea bertako gehiengoaren borondatea libre eta demokratikoki adierazteko Estatu espainolarekin duen harremanari dagokionean”. Konstituzionalaren jarrera zentsuratzailea dela adierazi dute, eta horren ondorioz Parlament-eko presidenteak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian deklaratu beharko du, “printzipio demokratikoa eta Parlament-aren gehiengoaren erabakia lehenesteagatik”.
Hiru legebiltzar-taldeetako bozeramaileek elkarrekin irakurri duten adierazpenean, sinatzaileek argi utzi nahi izan dute Kataluniako Parlament-ak abiatutako prozesu politiko eta demokratikoak “errespetua eta aitortza merezi duela, kataluniar herriaren gehiengoaren borondate demokratikoaren adierazpen gisa, bere etorkizun politiko kolektiboa zehazteko helburuaz”. Adierazpenaren arabera, herriek zilegitasun demokratikoa dute beren etorkizuna erabakitzeko, eta herritarrek demokratikoki adierazi eta erabakitzen dutena izan behar da muga.
Adierazpena
Kataluniako Herriak eskubidea du bertako gehiengoaren borondatea libre eta demokratikoki adierazteko Estatu espainolarekin duen harremanari dagokionean, baina Auzitegi Konstituzionalak berriz ere jo du eskubide hori gelditzen saiatzeko. Bestalde, Carme Forcadell Parlament-eko presidentea Kataluniako Auzitegi Nagusian deklaratzera deitu dute printzipio demokratikoa, Parlament-eko gehiengoaren erabakia, lehenesteagatik, Auzitegi Konstituzionalaren jarrera zentsuratzailearen aurretik.
Horregatik guztiagatik, hemen gaudenok, gure alderdien izenean, babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu Carme Forcadell andreari, Generalitateko Gobernuari eta Katalunia osoari.
Argi utzi nahi dugu Kataluniako Parlamentuak abiatutako prozesu politiko eta demokratikoa errespetatu eta aitortu beharrekoa dela, kataluniar herriaren gehiengoaren borondate demokratikoaren adierazpen gisa. Prozesuaren helburua da Kataluniako herritarren erabakitzeko eskubidearen ariketa gauzatzea, bere etorkizun politiko kolektiboa zehazteko.
Herriek beren etorkizun politikoa erabakitzeko zilegitasun demokratikoa daukate, herritarrek demokratikoki adierazi eta erabakitzen dutena izan behar da muga.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


