Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/12/13

EH Bildu eta Podemosek Foru aurrekontuei ezarritako osoko zuzenketaren oinarri ziren argudioak, zehaztasun gabeak ziren

Maria Eugenia Arrizabalaga, Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak agerian utzi du, oposizioak azaldutako argudiaketaren zehaztasun eza, gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietan ospatu den aurrekontuen Osoko Bilkuran. Bozeramaile jeltzaleak, argi utzi du EH Bildu eta Podemos batzarkide taldeek aurkeztutako aurrekontuei osoko zuzenketen oinarri ziren argudioak zehaztasunik gabeak zirela.
Maria Eugenia Arrizabalaga

Lehenik, gaur aurkeztu aurrekontuek  egungo Foru Gobernuak legealdi hasieran hartutako konpromezuak berresten dituela esan du, Gipuzkoako lurraldearen benetako beharrei erantzuten dien aurrekontu orekatuez ari garelako. Aurrekontuak honako ardatz nagusiak ditu oinarri besteak beste: Ekonomia Sustapena, Gizarte Politika, Bide Azpiegiturak eta Iruzur Fiskalaren Aurkako borroka.

 Bigarrenik, Maria Eugenia Arrizabalagak osoko zuzenketaren oinarri izan diren argudioak banan-bana baliogabetu ditu. EH Bilduk botatako Ekonomia Sustapena arloan izandako “balizko beherakadaren” inguruan esan du, “deigarria dela aurrekontuak ez diola ehun produktiboaren arazo estrukturalei erantzuten esaten entzutea, nork eta agintean zegoela krisiaren aurkako planik behar ez zela lau urte luze pasa zituen alderdiaren ahotik”.  Aurten 70 milioitik gora egongo dira Ekonomia sailean. %0,14 gutxiago agertzen bada aurrekontuan, IZFEren gastu orokorra Gobernantza Sailera bideratu zaiolako da. Horrexegatik diogu, atal honetan ere, foru gobernuak legealdi hasieran hartutako konpromezuei eusten diogula.

 Jarraian, Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak, Maria Eugenia Arrizabalagak, Gizarte Politiken arloko debate zahar eta fede txarrez eginikoari erreparatu nahi izan dio. “2016ko aurrekontuetan 11 milioi igo ziren Bilduk 2015ean kudeatutako aurrekontuarekiko. 2017rako berriz, beste 19 milioi gehiago dago Gizarte Politiketarako. Ze murrizketa klase da hori, historian lehen aldiz , gipuzkoar bakoitzeko 507 euro bideratzen dituena Gizarte Politiketara?”.

Bidegiren aurrekontuan, EH Bilduk ikusitako 17 milioiko partidaren inguruan ere mintzatu da bozeramaile jeltzalea. “Kasu honetan paperak gaizki irakurri ditu EH Bilduk. Pentsatu duzue 17 milioietako partida GI-632a egiteko bideratuko dela. Eta ez. 17 milioi horietatik 9 Etzegarateko peajeak egiteko dira eta beste 6 Bidegik daukan kreditu linearen azken zatia erabiltzeko, behin GI-632 amaitzean, bertan ere peajeak jartzeko”. “EH Bilduk ikusi ez duena, jarraitu du Arrizabalagak, behin behineko balantzean agertzen diren 21,7 milioiak dira. 2017an GI-632an Antzuola-Bergara tartearen eraikuntza hasiko da. Kudeaketa mandatu baten bitartez Bidegiri egokitu zitzaion lan hau. Mandatu horren arabera, GFA Bidegiren alde kapital aportazioak egiten joango da, hilero jasoko diren obra agirien ordainketei aurre egin ahal izateko. Alegia, Bidegirentzat arlo ekonomiko eta finantzarioan, egoera neutroa da”.

Elkarteen Zergak ere izan du tartea, Maria Eugenia Arrizabalagaren mintzaldian. Argi utzi nahi izan du, egiaztatutako datuak medio, Elkarteen Zergaren Kuota Diferentzial Netoaren partida, 2010. urtetik hona izan den altuena izango dela. Era berean azpimarratu du, EH BIduk arlo honetan 21 milioiko igoera aurkezteko asmoak ez zuela inongo zentzurik. “EH Bilduk gipuzkoarrok engainatu izan nahi gaitu”, esan du.

Azkenik bozeramaile jeltzaleak esan du, “manipulazioa eta ezjakintasuna direla aurrekontuei EH Bildu eta Podemosek jarritako osoko zuzenketen oinarri bakarra”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...