Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eusko Legebiltzarrean sortutako hamabost batzordeetako bosten presidentea izango du EAJ-PNVk
Kerman Orbegozo gipuzkoarra Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura batzordearen buru izango da
Eusko Legebiltzarrak hamabost batzorde izango ditu hamaikagarren legegintzaldian. Horietako hamaika arruntak izango dira, Eusko Jaurlaritzaren departamentu-egiturari erantzuten diotenak, eta beste lau iraunkorrak: Erregelamendua eta Gobernua, Bateraezintasunak, EITBren Kontrola eta Giza Eskubideak eta Berdintasuna. Gaur goizean osatu dira guztiak, horietako bakoitzaren Presidenteak izendatuz.
Dagozkien bozketen ondoren, lan-organo horietako bosten presidenteak izango ditu Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos legebiltzar-taldeak. Zehazki, David Latxaga legebiltzarkidea izango da Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Publikoko batzordeko buru, Kerman Orbegozo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura batzordean, Ana Oregi Giza Eskubide eta Berdintasun batzordean, Leixuri Arrizabalaga EITBren Kontrolekoan eta Jone Berriozabal Europako Gaien eta Kanpo Harremanen batzordean.
Gainontzeko presidentziak beste legebiltzar-taldeen artean banatu dituzte, hortik kanpo utziz Erregelamendu eta Gobernu Batzordea –Eusko Legebiltzarreko Mahaiak dauka beti presidentzia-, eta Legebiltzarkideen Estatutuaren Batzordea.
“Horrela egin dugu banaketa, sentsibilitate politiko guztiak islatu daitezen eta ahalik eta oreka handiena egon dadin erakundea osatzen duten taldeen artean”, adierazi du talde jeltzaleko koordinatzaileak, Iñigo Iturratek.
Batzorde bakoitzak hamazazpi kide izango ditu, horietako sei EAJ-PNVko ordezkariak. Batzordeak ahalik eta modu fidelenean islatu behar du bilkuraren osaera. Bere kideak eta legegintzaldi berrirako batzorde kopurua Bozeramaileen Batzordeko azken bileran onartu zituzten. Gaur osatu eta horien Mahaiak aukeratu dituzte.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


