Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/11/29

Eneko Goiak iragarri du Arroka-ko frontoiari buruzko parte-hartze prozesua auzotarren iritzia jakiteko

Donostiako alkate Eneko Goiak aditzera eman du, Udalak parte-hartze prozesua egingo duela Amara Zaharreko auzotarren iritzia jakiteko Arroka kaleko frontoiari buruz
Eneko Goia

Goiak adierazi du, behin ikusita San Bartolome inguruko obrek eztabaida sortu dutela auzotarren artean frontoiari buruz – iritzi ezberdinak daude –, Udalak hobeto jakin nahi du zein den auzotar gehienen iritzia, edozein erabaki hartu baino lehen.

Parte-hartzen prozesua Herri Partaidetzako udal departamentuak egingo du eta egin diren beste prozesuen antzekoa izango da, besteak beste, Karlos I bidearen azpiko pasabidearen eta Iztuetako biaduktuaren prozesuen antzekoa.

Arzabaleta

Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du Arzabaleta lur-sailerako Plangintza Berezia. Bertan Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak Hondakinak Kudeatzeko Zentroa aurreikusten du. Lur-sail horrek hiru eremu ezberdin ditu: Paisaia Leheneratzeko Gunea (269.622 m2); Hondakinak Tratatzeko Gunea (31.176 m2); eta Trafikoarentzako Gunea (22.532 m2).

Txominenea

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du UTE Txomin Berria-ri baimena ematea 71 etxebizitza libre eta 81 tasatu egiteko. Hortaz, Udalak Urumeako ertzaren garapenarekin jarraitzen du. UTEak hiru urteko epea du etxebizitza, lokal, garaje eta gehigarri horien lanak amaitzeko.

Lautximinietako aparkalekua

Tokiko Gobernu Batzordeak Mugikortasun eta Garraioetako zinegotzi Pilar Aranaren ebazpena berretsi du, hain zuzen ere, Lautximinietako lur-saila hiru urtez Udalari uzteko ebazpena, bertan, ibilgailuentzako aparkalekua izateko. Donostiako Udalak UPV/EHU-ri urtero 8.052,78 euro ordainduko dizkio lur-saila erabiltzeagatik.

Kontsulta

Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du Hiritarren Kontsulten Araudia, behin aurkeztutako alegazioak ezeztuta. Horrenbestez, Udalak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea-ren arabera kontsultak egin ahal izateko aurrerapausoa egin du.

Nortasun korporatiboa

Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du Toya Huercanos S.L-ri esleitzea nortasun korporatiboaren eskuliburua egiteko zerbitzuaren kontratazioa. Kontratazioaren zenbateko osoa 35.846,25 eurokoa da eta enpresak bi hilabeteko epea du egiteko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...