Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Eibarko tren geltokia intermodal bihurtu nahi du
Eibarko EAJ-PNVk hitzaldia antolatu du, Eibarko tren geltokia intermodalizatu eta autobus geltokia bertaratzeko proiektua azaltze aldera. Ekitaldia interesa duten herritar guztiei irekia dago eta astelehenean izango da, arratsaldeko 7etan, Portalea kultur etxeko areto nagusian
Eibarko EAJ-PNVk Estaziño kaleko geltokia intermodalizatzeko proiektua herritarrei ezagutzera eman nahi die, eta horretarako, herritar guztiei irekita dagoen hitzaldia antolatu du. Ekitaldia datorren astelehenean izango da, hilak 21, arratsaldeko 7etan Portalea kultur etxeko areto nagusian (Bista Eder 11). Jardunaldian argazkiak, mapak eta fotomontaiak proiektatuko dira, baita proiektua angulu guztietatik erakusten duen bideoa ere.
Ekimen honen bidez, jeltzale eibartarrek ezagutzera eman nahi dituzte proiektu estrategiko honen nondik norakoak. Izan ere, Udalak inkesta bat egingo du, partehartze prozesu bat beharrean. “Partehartze prozesu batek lehenik eta behin informazio osoa ematea dakar, aukerak aztertu ahal izateko. Jendeak aukerak aztertzeko eskubidea du bere iritzia eman aurretik, eta guk gure proposamena eta hiri gisa ekarriko lituzkeen abantailak ezagutzera eman nahi ditugu”, azaldu du Eibarko EAJ-PNV udal taldearen bozeramaileak, Josu Mendikutek. Era berean, pozik agertu da Udalak inkesta bat egingo duelako. “Berri ona da PSOE bere itxiera-egoeratik irtetzea: ez zegoen prest aukerarik aztertzeko, eta orain eztabaidarako zirrikitu bat irekitzea ahalbidetu du. Uste dugu lehen pausu bat dela, baina benetako partehartze prozesu bat eta gogoeta sakon bat eskatzen duela tamaina honetako proiektuak”, adierazi du Mendikutek.
Ordezkari jeltzaleak nabarmendu du Estaziño kaleko geltokiaren intermodalizazioak 12 autobus baino gehiagorentzako lekua izan lezakeela. “Guk hasiera batean 7 autobusentzako lekua diseinatu dugu, baina prest gaude azterlan-ariketa egin eta aukerak zabaltzeko. Izan ere, 12 autobus baino gehiagorentzako lekua dago”. Horregatik guztiagatik, zinegotzi gazteak adierazi du asteleheneko hitzaldian herritarren ekarpenak jaso nahi dituztela. “Gure proposamena ez da itxia: gogoeta publikoa sustatu nahi dugu eta herritarren aportazioak jaso. Proiektua guztion artean hobetu dezakegu, eta hori da gure nahia”, esan du.
Hori dela eta, jeltzale eibartarrek interesa duten pertsona guztiei dei egiten die datorren astelehenean, hilak 21, arratsaldeko 7etan Portalean izango den hitzaldira bertaratzeko.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


