Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Abian da beste zarata gune batzuen maparen lanketa
Hirigintza eta Etxebizitza arlotik, Xabier Iridoy jeltzaleak astelehen honetan ezagutzera eman du Irungo zarata maparekin batera beste mapa bat egingo dela, non ikertuko diren hirian egon daitezkeen beste zarata-gune batzuk.
Argitara eman zen eta joan den urrian aurkeztu genuen zarata-mapa, kutsadura akustikoari buruzko 213/2012 Dekretua betez eginikoa da, ingurumenekoak deitzen diren gune haiek soilik aztertzen dituena. Hau da, kale, errepide, trenbide eta industriak sortutako zaratari buruzkoa. Mapa hori normalizatuta dago eta programa informatikoen bitartez eginiko kalkuluen bitartez egiten da. Mapa hori une honetan jende aurrean ikusgai dago eta alegazioak aztertu eta beharrezkoak izan daitezkeen aldaketak egin eta gero, urtea amaitu baino lehen onartu nahi da.
Urte honetan egitea aurreikusten den bigarren mapari dagokionez, hirian egon daitezkeen beste zarata-gune batzuen, bestelako jarduera edo pertsonen pilaketagatik sortzen direnen mapa da. Gune horiek izan daitezke hiriko zerbitzuek sortutakoak (garbiketa, lorezaintza, zaborrak) edo kanpo aldean pertsonak pilatzeagatik sortzen direnak, gaueko aisialdian, eskoletako patioetan, kirol kantxetan edo karga eta deskarga lanetan. Landu eta aztertuko diren horietako lehenak, prozesu luze baten parte bezala, gaueko aisialdikoak eta eskoletako patioetakoak izango dira.
"Zarata hauen ebaluaketa ez dago normalizatuta, ingurumenekoak deitzen diren gune horien kasuan bezala. Kontua da ez dagoela aurrez definitutako edo normalizatutako metodorik" aipatu nahi izan du Xabier Iridoyk, Hirigintza eta Etxebizitzako ordezkariak. "Beraz, gure kasuan, zarata hori ebaluatzeko erabili nahi dugun metodoa zarataren etengabeko erregistroak instalatzea da (sonometroak) arrazoizko denbora batez, eta gero hortik aterako diren ondorioak zarata normalizatuen guneekin erabiltzen denaren antzeko mapa batean adierazi".
Areago, aipatu mapa egiteko erabiliko diren sonometroak laster jarriko dira. Instalatuko diren sonometroak lau izango dira, bakoitza astebete eta lau aste bitartean jarrita egongo da eta zarata sortzen deneko momentu zehatzak jasotzea da helburua. Gainera, egindako eskariak aintzat hartu eta kontratatutako enpresaren proposamenak baloratu ondoren, erabiliko den teknikara hobeto egokitzearren, aukeratu diren guneak honakoak izan dira: Karrika Nagusia, Legia karrika, Joaquin Gamon eta Eguzkitza eskolaren parean dagoen kalea.
Beraz, sonometroen bitartez jakin ahal izango dira programatu diren araberako zarataren magnitude zehatzak eta, beraz, balore zehatz batzuk emango dituzte puntu batean, aktibatuta dauden denboran. Era honetan, beste gune hauen lehenengo mapa egingo da eta ingurumeneko guneekin alderagarria izango da.
"Neurri hau hartu da beste gune hauek zarataren tratamendu orokorrean sartu ahal izateko, horrela, ekintza planean ere kontuan hartuak izan daitezen" adierazi du Iridoyk. "Zarata normalizatuaren mapari loturiko ekintza planean hartuko dira kontuan, ondoren idatziko delarik. Era berean, asmoa da ekintza planak beste gune hauen kutsadura ere kontuan har dezala".
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


