Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Tolosatzenek datozen 10 urteetarako alorrez alorreko lan ildo nagusiak finkatuko ditu
"Elkarlanaren eta adostasunaren bidetik definituko dira proiektuak urtez urte" azpimarratu du Olatz Peon alkateak
Tolosatzen prozesua hirugarren fasean murgiltzear da. Udaleko arlo ezberdinetako teknikariak batuz eskaini du prentsaurrekoa Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkateak. Tolosatzenek elkarlanean eta modu partekatuan oinarritutako ibilbidea daramala azpimarratu du alkateak: “tolosatzeneko taldeko kideek, herritarrek (gaikako mahai sektorialetan), udaleko teknikariek, eta alderdi politikoen ekarpenekin osatua izan da tolosatzenen oinarrizko dokumentua”. Guztiei eskerrak eman dizkie gauzatutako esfortzuagatik: “eskerrik asko egindako eta datorkigun lanean ezarritako konpromisoagatik. Udaleko eguneroko jardunean sistematizatu dugu herritarrekiko harremana”.
Tolosako udalak salto kualitatiboa eman du parte-hartzearen arloan alkatearen iritziz: “herritarren eguneroko beharrei eta herri bezala ditugun etorkizuneko beharrei modu eraginkor, parte hartzaile eta partekatuan aurre egingo diegu tolosatzen oinarri izanik”. “Elkarlanaren eta adostasunaren bidetik definituko dira proiektuak urtez urte” jarraitu du.
Guztiok herri elkarrizketa batean gaudela adierazi du Peonek: “plangintza definituz. Plangintzaren jarraipena egingo dugu guztiok, gardentasunez. Urtero proiektuak ebaluatuz eta berriak definituz”.
Tolosatzen fasez fase
Tolosatzen prozesuaren lehen fasean, Diseinu Fasea (apiriletik ekainera bitartekoa), Tolosatzen prozesuaren parte-hartze mekanismoak eta arauak eta Tolosaren etorkizuneko lehen ikuspegia adostu ziren.
Bigarren fasean, Diagnostiko Fasea (ekaina-iraila), 2016ko Tolosaren egungo argazki partekatua osatu zen herritar, herri eragile, udal teknikari eta ordezkari politikoen ekarpenekin. Lanketa horren emaitza nagusia alorrez alorreko diagnostiko bat eta parte hartzaile guztiek diagnostikoaren gainean egindako ekarpenetatik ateratako ondorio nagusi batzuk zehaztea izan zen. Olatz Peon Ormazabal alkateak zehaztu duenez, horiek guztiak agerraldian aurkeztutako “Tolosaren 2016ko Argazki Partekatua” liburuxkan jasotzen dira. 500 ale banatuko dira parte-hartzaile guztien artean eta interesa dutenen artean. *Atxikita
Orain, aurrez landutako guztia kontuan hartuz, hirugarren faseari ekingo diogu: Plangintza Fasea. Alkatearen esanetan, fase berri honetan “Tolosaren datozen 10 urteetarako iparrorratza” finkatzera goaz bi mailatan: “batetik, Tolosarako ondorengo 10 urteetarako lan ildo nagusiak zehaztuz eta, bestetik, lan ildo hauekin bat egiten duten 2017ko ekintza zehatzak definituz, aurrekontuan islada izango dutenak”.
Eta horretarako Kultur Etxeko areto nagusian 19:00etan bi hitzordu daude:
• Azaroak 8. Datozen 10 urteetarako alorrez alorreko lan ildo nagusiak finkatuko ditugu.
• Azaroak 15. 2017 urteko aurrekontuetan txertatuko diren alorrez alorreko lehen ekintzak
Alkateak zehaztu duenez, bi hitzordu dira, baina diagnosi fasean eratutako lau mahai sektorialak mantenduko dira: Pertsonak / Kultura eta Hezkuntza / Ingurumena eta lurralde antolaketa / Ekonomia.
Fase benetan garrantzitsuaren aurrean gaudela azpimarratu du Olatz Peon Ormazabalek: “Tolosaren etorkizuna finkatzera goaz”. Herritarrak parte hartzera gonbidatu ditu: “talde bat lanean ari da tolosatzen martxan jarri genuenetik, baina irekia dago. Herritarrek beraien nahiak tolosatzenen plazaratzea nahi dugu. Orain arte egindako lana oinarri izango da”.
Guztion artean Tolosa osatzen ari garela esanaz amaitu du agerraldia alkateak “denon artean, era partekatuan”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


