Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udala eta Eusko Jaurlaritza elkarlanean arituko dira Altzan agertutako lur kutsatuak konpontzeko
Arazo honek eragina izango du Altzako kiroldegiaren proiektuan
Udala eta Eusko Jaurlaritza elkarlanean arituko dira Altzan agertutako lur kutsatuak konpontzeko, hain zuzen ere, Altzako kiroldegia eraiki behar den lur-sailetan agertu diren lur kutsatuak. Proiektu eta Obretako zinegotzi Enrique Ramosek eta Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek prentsaren aurrean agertu dira azalpenak emateko. Izan ere, kiroldegiaren proiektuan aldaketak eragingo ditu.
Obrak hasi baino lehen lur-sailetan hainbat neurketa egin dituen enpresak segidako ondorioak atera ditu: kanpoko igerilekuak eta kiroldegiaren aparkalekua hartuko dituzten lur-sailak amiantoz kutsatuta daude. Dena den, zinegotziek lasaitasun mezua helarazi dute, izan ere, amiantoa ez da kaltegarria baldin eta manipulatzen ez bada.
Fibrozemento lantegi baten jarduera da kutsaduraren arrazoia. Lur-sail horietan, 1963 eta 70.hamarkadaren amaiera bitartean Fibrocementos Vascos S.A. enpresa egon zen eta, urte haietan egin zituen hainbat isuri izain daitezke kutsaduraren arrazoia. Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean ari dira, dagoeneko, neurriak hartzeko.
Lehendabiziko neurria berehalakoa izango da eta segidakoa da: bi lur-sail horiek hesituko dira eta airearen kalitatea neurtzeko laginak hartu dira, hain zuzen ere, jarraipena izango duten laginak. Jarraian, aukera ezberdinak aztertuko dira, hain zuzen ere, lur kutsatuak garbitzeko irtenbiderik onena jakiteko aukerak.
Horrenbestez, zinegotziek adierazi dute, behin arazoa ikusita, proiektua ezin dela bere horretan aurrera eraman. Hala ere, Udal gobernuak ez dio uko egiten kiroldegia egiteari, izan ere, legealdiko lehentasuna da.
Egun, Altzako kiroldegiaren proiektua lizitazio fasean zegoen obra esleitzeko. Gertakari honen ondorioz, ezin da lur-sail horietan hondeatu eta, beraz, ezin da esleitu idatzita dagoen bezala. Hortaz, Obra eta Proiektuetako departamentuak proiektua egokituko du.
Eta horretarako, proiektua hiru fasetan egingo da: lehena, kiroldegia eraistea izango da eta, hori egiteko, plangintza berezia egingo da. Kiroldegiaren lur-saila ez dago amiantoz kutsatuta, beraz, hondeatze txiki bat egingo da eta, behin Eusko Jaurlaritzaren baimena eskuratuta, kiroldegi berria eraikiko da.
Bigarren fasea kanpoko igerilekuena izango da eta, hirugarrena, aparkalekuarena. Bi hauek proiektu bana izango dute eta martxan jarriko dira behin lur-sail bakoitzean egin behar den tratamendua zehaztuta.
Kirol Egoera
Egoera honek guztiak kirol jarduerari eragiten dio. Hala ere, Udal gobernuak egindako plangintzarekin jarraituko du. Hau da, kiroldegia aurreikusita zegoen bezala itxiko da. Egun, Intxaurrondo, Bidebieta eta Paco Yoldi instalazioak prestatzen amaitzen ari dira Altzako erabiltzaileak hartzeko.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


