Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/10/06

Bilduren foru gobernuak 'helburuak bide guztiak justifikatzen dituela' erabili izanaren perbertsio politikoa salatu du EAJk

“EAJk erabaki irmoa du gezurrak, manipulazioak eta engainuak ez dezaten inpunitate agiria izan”, adierazi du Maria Eugenia Arrizabalaga bozeramaile jeltzaleak
Maria Eugenia Arrizabalaga

Maria Eugenia Arrizabalaga Eusko Abertzaleak-EAJ taldeko bozeramaileak salatu du “larria dela ezker abertzalea buru zuen aurreko foru gobernuaren jokaera, Bidegi auzi honetako etika politiko eza dela eta”, AP1en Basagoitiko lanengatik jarritako kereilaren azterketaren berri ematen entzun ondoren Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako foru diputatuari eta bere lankideei Batzar Nagusietan.

Arrizabalagaren iritziz, aurreko foru gobernuak eta, zehazki, Larraitz Ugarte Bide Azpiegituretako orduko arduradunak, “inola ere onartu ezin den perbertsio politikoan erori ziren, helburuak bide guztiak justifikatzen dituela dion goiburuari jarraitu bait zioten ”, izan ere, gaur entzundakoa kontuan hartuta, “Basagoitiko kereila datu faltsuekin osatu zuten nahieran egindako kontaketa batean oinarrituta, lehiakide politikoa suntsitzeko helburuaz, pertsonei min egitea axola gabe, teknikariak nahiz herri-ordezkariak, ezta politikak sinesgarritasuna galtzea ere”, ondorioztatu du bozemaile jeltzaleak.

Basagoiti eta Arlabango kereilak ezerezten dituzten gaurko eta otsaileko azterketa-txostenak kontuan hartuz, Maria Eugenia Arrizabalagak eskatu du “begirunea izateko gipuzkoar gizartearekiko eta hemengo erakundeekiko”, babesa adierazi dio “auzibidean jarritako pertsonen lanari” eta azpimarratu du “EAJ erabakita dagoela faltsukeriak, manipulazioak eta engainuak inpunitate-agiria izaten ez uzteko Gipuzkoan politika egiteko garaian”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...