Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/09/28

Esku batean ideal politikoa eta bestean errealismo politikoa dituela gobernatu du Markel Olanok

Maria Eugenia Arrizabalaga, EAJko batzarkide bozemaileak Markel Olano Diputatu Nagusiaren hitzaldia positiboki baloratu du Politika Orokorreko Osoko Bilkuran
Esku batean ideal politikoa eta bestean errealismo politikoa dituela gobernatu du Markel Olanok

Maria Eugenia Arrizabalagak dionez, “bi motor horiek martxan, ideal politikoarena eta errealismo politikoarena, gobernu eraginkorra da berriz ere Gipuzkoan daukaguna, aurrera egiteko: ekonomian eta gizarte babesan, euskaran eta herri-azpiegituretan, giza garapenean eta berdintasunean, eta Euskadiko bakea eta burujabetza politikoa sendotzen lagunduz, gipuzkoarrekin batera”.

“Markel Olanok gidatzen duen gobernuak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak horrela egiten du politika eta gipuzkoar gehienek diote politika hau baietz. Eta bai da baietz”, azpimarratu du bozemaile jeltzaleak. 

Arrizabalagak erantsi du “demokrazia ariketa zorrotza dela politikarekin, bai gobernatzeko bai oposizioa egiteko. Presa eta inprobisazioa, erasoa eta demagogia… ez dira erraz ezkontzen kalitatezko politikarekin. Garbi dago Gipuzkoak ezetz esaten diola politika eskasari. Eta ez da ezetz”.

Maria Eugenia Arrizabalagak nabarmendu duenez, “Eusko Alderdi Jeltzalea ez dago Diputazioan, zerua menperatzeko eta Gipuzkoa menperatzeko, inola ere ez. Ez dauka horretarako bokaziorik ez asmorik. Gipuzkoa eraikitzen joatekoa da EAJren bokazioa eta nahia, gipuzkoarrekin batera eta demokraziaren pausajea errespetatuz: elkarrizketa eta akordioak lortzen ahalegintzea, giza eskubideak eta errespetua sendotzea, gehiengoaren erabakiak betetzea” eta amaitu du esanez: “Hori da Diputatu Nagusiaren gobernatzeko era, Alderdi honek onartzen duena”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...