Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Urkulluk hitzeman du 2.500 milioi euro abal publikoetarako bideratuko dituela Enpresa Txiki eta Ertainei laguntzeko
Berraukeratua izateko aurkezten den hautagai jeltzaleak "basque Industry 4.0" egokitze teknologikorako egitasmorako orain arte jarritako baliabideak bikoiztuko dituela hitzeman du,15 milioi eurotara iritsi arte
Iñigo Urkullu berraukeratua izateko aurkezten den hautagai jeltzaleak gaur goizean Beasainen azaldu ditu EAJ-PNVk suspertze ekonomikora begira planteatzen dituen proposamenak. Lau zutabetan oinarritutako estrategia izango da: Industria, Berrikuntza, Inbertsio Produktiboa eta Nazioarteratzea. Urkulluk gogoratu du EAJ-PNVk hurrengo urteotarako izango duen "helburu nagusia izango dela "enplegu gehiago eta kalitate hobekoa sortzea". Langabezia tasa %10etik jaisteko helburuarekin, Urkulluren lana industrian oinarrituko da: 2020 urterako erronka da euskal ekonomian industriaren garrantzia handia izatea eta Euskadiko BPGaren %25 izatea. Lehendakariaren aburuz, hori lortzeko bidea da Enpresa txiki eta ertainei 2.500 milioiko abalekin laguntzea edo berrikuntzara bideratzen den aurrekontua urtero %5 igotzea.
Urkulluk Euskadiko laugarren iraultza industrialaren aldeko apustua egiten du eta horregatik "basque industry 4.0" modernizazio teknologikorako orain arte bideratutako baliabideak bikoiztuko ditu 15 milioi euroko kopurura iritsi arte. Halaber, hiru konpromiso zehatz ezarri ditu:
- 2.500 milioi euro abal publikotan Enpresa Txiki eta Ertainei laguntzeko eta egoera latzean egon daitezkeen enpresei birmoldatzen laguntzeko.
- Tresneria berria erosteko RENOVE egitasmoa indartzea industriako tresneria berriztatzeko eta Enpresa Txiki eta Ertainak produkzioa digitalizatzeko prozesuetan sar daitezen.
- Foru Aldundiekin lankidetzan, 250 milioi euroko kapital funts publiko-pribatua eratuko da Euskadiko enpresa nagusiei enpresetan parte hartzen eta Euskadin sustraitzen laguntzeko.
Halaber, Urkulluk bere Gobernuan aurreko legealdian onartu zuen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza plana aldeztu du, 2014-2020 epealdira begira 11.100 milioi euro inbertitzea ahalbidetuko duelako. Aldi berean,Berrikuntzara bideratzen ditugun Aurrekontuak, urtean %5 igotzeko konpromisoa hartu du.
Abian jarriko dira Fabrikazio Aurreratua indartzeko 100 ikerkuntza egitasmo bultzatzaile, eta Fabrikazio Aurreratuko zentro publiko-pribatu bi irekiko dira.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


