Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/09/13

“Alderdi Sozialistaren bideoa hizkuntza- eta gizarte-elkarbizitzaren aurkako eraso baldarra eta injustua da”, salatu du Egibarrek

“Eraso baldarra eta injustua hizkuntza- eta gizarte-elkarbizitzari. Funtsik gabeko probokazioa”. Horixe esan du zerrendaburu jeltzaleak, Idoia Mendia sozialista buru duen euskarari buruzko bideoaz. “Bideoak erakutsi egiten du zer nolakoa den pertsonaia eta ordezkatzen duen alderdia”, gaineratu du.

“Euskadiko berezko hizkuntza da euskara, eta ez euskaldunok dugun bakarra izateagatik, euskaldunok bakarrik dugulako baino, eta gaztelera eta frantsesarekin bizi da”, gogoratu du. Eta jarraian, nabarmendu du “bizikidetza hori erabat desorekatuta dagoela egun egoera gehienetan”, euskara baldintza okerragotan uzten duen desoreka.

Burukide jeltzaleak hautagai sozialistari gogoratu dio espainiar Estatuko Administraziora -baita autonomikora ere- sartzeko halabeharrezko hizkuntza bakarra gaztelania dela, eta beraz, “ezin duela ondorioztatu euskarak diskriminatzen duenik”. “Hain da faltsua diskriminatzen denik, lehendakari izatea ere posible dela euskararik jakin gabe”, ohartarazi du, “ezagutzen al du inork herrialderik non bere presidenteak ez duen bertako hizkuntza propioa -bi ofizialetako bat- hitz egiten?” “Gaur egun, benetako elebitasuna ez da egia”, nabarmendu du, “asko egin dugu aurrera, baina amaitu gabeko lana da”. “Lan horrek jarraipena eskatzen du, progresibitatean, aniztasun soziolinguistikoaren arretan eta lankidetza publiko-pribatuan oinarrituta”.

“Ondorioz, desberdintasun-egoera batetik abiatzen gara, eta 80. hamarkada-hasieran lortutako adostasunari esker, erakunde eta gizarte eragileen eskutik egin dugu aurrera”, laburtu du, “baina etorkizuna ez dago idatzita; hemendik aurrera egiten dugunaren araberakoa izango da”.

Testuinguru horretan, salatu duenez, “ez dakigu zertara ari den jolasten PSOE”, eta argi ziurtatu du ondorengoa: “ez dugu utziko Alderdi Sozialistak bide eta adostasun hori apurtzea”. “Lanean jarraituko dugu elebitasuna errealitate izan dadin”, amaitu du.

Joseba Egibarrek Andoainen egin ditu adierazpenok. Bertan izan da gaur goizean, EAJko beste hautagai batzuekin batera. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...