Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/09/03

EAJ-PNV da herri honek eraikuntza nazionalean, politikoan eta sozialean aurrera egiteko bermerik hoberena

“Giza eskubide guztiak errespetatu eta eskubide sozial eta ekonomikoak bermatu” horiek dira EAJ-PNVren herrigintzarako zutabeak.
Arraste

 “EAJ-PNV da herri honen eraikuntza nazional, politiko eta sozialerako prozesuan aurrera egiteko bermerik hoberena”. Horixe izan da, gaur goizean, Arrasaten, EAJ-PNVko zerrendaburu Joseba Egibarrek luzatu duen ideia.

EAJ-PNVk egin duen ibilbidea aipatu du Egibarrek eta etorkizunerako garantia gisa aurkeztu ibilbide hori. “EAJ-PNVk bere historian zehar zerbait erakutsi badu, herri honekiko duen konpromisoa da” azpimarratu du.

Konpromiso horrek, berak esan duenez, “hiru kontzeptu edo balio biltzen ditu, banaezinak direnak gainera: etikoa, politikoa eta demokratikoa”.

“Konpromiso etikoak adierazten du giza eskubide guztiekiko errespetua eta horien defentsa, salbuespenik gabe, ez orain eta hemendik aurrera bakarrik” zehaztu du, “eta giza eskubideekiko gure konpromisoa tinkoa izan da beti; ez intermitentea, izan da tinkoa eta betirako”.

Konpromiso politiko eta demokratikoaz hitz egiteko, EAJ-PNVren kanpainako eslogana aipatu du -Euskadi eraiki-, horrekin lotura duelako. Hori dela eta, azaldu du “Euskadi eraikitzen segi behar dugula, ez delako bat-batean eta egun batean egiten den lana”. Bere hitzetan, “nazio-eraikuntza eta gizarte-eraikuntza txanpon bereko bi aldeak dira eta banaezinak dira”. Horixe da, hain zuzen, “EAJ-PNVren proiektuaren ezaugarri nagusiena”. “Ez dugu edozein gizarte eraiki, ez dugu edozein gizarte nahi, giza-eskubideen errespetuan oinarritutako gizarte, bai, baina, baita ere, eskubide sozial eta ekonomiko guztiak bermatuko dituen gizarte bat eraiki nahi dugu” erantsi du.

Berak azaldu duenez, gainera, eraikuntza nazional eta sozial horretan aurrera egiterakoan, ”garaiko lehentasunak zeintzuk diren jakiten asmatu behar da”. Horretan, EAJ-PNVk “fidagarritasun bat erakusten du, historiaren zehar, azken hamarkada hauetan, lehentasunak non  zeuden herriari azaldu, eta herritarren eskutik, babes hori lortuz, aurrera atera ditugu proiektuak, herri proiektua, nazio proiektua”.

Egibarren ustez, eraikuntza nazional eta sozial horretan “nahi dugu elkar-lanean egin”. “Horregatik eskatzen duguna da, bide garbiak definituz, elkarlanean aritzea” esan du.

Ohartarazpen bat ere egin du, “une honetan,geldirik egotea, atzera egitea da, eta herri hau martxan ari da” eta “EAJ-PNV da Euskadik aurrerantz egiteko eta etorkizunaren jabe izateko EAJ-PNV da aukerarik onena, historian zehar frogatu dugulako”.

Arrasateko EAJ-PNVren hauteskunde bulegoa irekitzeko egin den ekitaldian parte hartu du Joseba Egibarrek beste hautagai batzuekin batera – Arrasateko alkate Maria ere bertan zelarik. Joan den

ostegunean Haizearen Orrazian esan zuen bezala, jeltzaleen hautagai-zerrenda “abertzalea eta aurrerakoia” dela adierazi du, “herri honen etorkizunarekiko konpromisoa eta ilusioa duen jendea, herritarren helburu eta erabakiak partekatzeko ilusioz beterikoa".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...