Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Azpeitia kohesionatuago bat lortzeko lan egin dugu oposiziotik
Azpeitiako EAJ-PNVk legegintzaldiko lehenengo urtearen balantzea egin du, eta “dinamismo handiagoa” eskatu dio gobernu-taldeari
EAJ-PNVko udal taldeak jendaurrera agertu du legegintzaldi honetako lehenengo urtearen balorazioa, eta azpimarratu du oposiziotik lanean aritu dela Azpeitia kohesionatuago bat lortzeko, errespetuaren eta elkarbizitzaren baloreetan oinarritua.
Aitor Gorrotxategik, talde nazionalistaren bozeramaileak, adierazi du lehenengo unetik bere taldeak gobernu-taldearekin elkarlanean aritzeko zuen borondatea agertu zuela bai urteroko udal aurrekontua bera perfilatu eta hobetzeko, bai udal batzorde desberdinetan aritzeko, hobekuntzak eta edukiak aurkeztuz, gero praktikan gauzatuta ikusi ditugunak. 12 hilabete hauetan jarraitu du esanaz azaldu dugu lankidetza hori, bai udal mailan, bai Mankomunitate mailan egin ditugun ekarpen desberdinetan, eta udal sartu berriaren lehenengo aurrekontuaren aurkako jarrerarik ez aurkezteari buruz hartu genuen erabakiarekin.
Bozeramaile jeltzaleak azpimarratu du bere taldeak ekonomia-sustapenerako ekimenei eman dien bultzada. Urteroko partidak dira, leihatilan aurkezten diren proiektu puntualak, ondo daudenak, diruz laguntzeko helburua dutenak, baina gobernu-taldea ez da gauza izan plan estrategiko bat perfilatzeko epe ertain eta luzera begira, eta eragile eta instituzioekin ere ez du akordiorik lortu, inbertsio berriak erakartzeko.
Alde horretatik, Gorrotxategik hamabi hilabeteotan faltan bota du dinamismo handiagoa ez izatea gobernu-taldeak. EH Bilduko gaur eguneko taldearen lana, sei zinegotzi liberatuta dituztela, ez da proiektu konkretuetan gauzatzen ari baieztatu du, eta horren adibide moduan azpimarratu du hondakinen bilketarako sistema berria 2017ko hasierara arte atzeratuko dela, 2013an aho batez hartu genuen konpromiso bat denean. Hiru urteren ondoren, eta guk behin eta berriro eskatu arren, gidaritzan dagoen taldea ez da gauza irtenbide bat emateko hondakinen bilketari asteburuetan, inolako akordiotan aurreikusiak ez dauden eta gainera erabat hutsik dauden bilketa-puntu moduko batzuk eraikiz.
Gorrotxategik azpimarratu du funtzionamendu eraginkorreko sistema bat antolatu beharra dagoela denon aldetik hartutako konpromisoarekin, udal-batzorde desberdinek bilerak egiteko egutegi zehatz bat izan dezaten. Herriko lehenengo erakundearen funtzionamenduak arautegi argi eta garbia izan behar du, eta ezin da egon arlo bakoitzaren ardura duen zinegotziari gaien poltsak gainezka egiten dion arte, dagozkion bilerak egiteko, gainera sarritan ia egun batetik bestera deituak izaten diren bilerak. Lan egiteko modu honekin iritsi gara Ludoteka edo Zapo-Txoko moduko zerbitzuak luzatu behar izatera, une hauetan gazteenei begirako zerbitzuetan azpeitiarrek zer eskatzen diguten jakiteko analisirik ere egin gabe aurretik baieztatu du.
Bozeramaile jeltzaleak Soreasuren aldeko apustua egitearen beharra ere jarri du mahaigainean, Azpeitia udalerri dinamiko bat bihurtzen duten talde desberdinentzako gunea eta erreferentziazko kultura-zentroa izan dadin, eta kiroletarako tresneriarekin hornitutako parke bat martxan jartzea ere eskatu du, egunero-egunero ibiltoki desberdinetan ibiltzen diren azpeitiar ugarientzat.
Azkenik, adierazi du gure herrian izaten diren kultura-adierazpen eta festen aurrean udal talde nazionalistak duen jarrera denentzat inklusiboak eta parte hartzaileak izan daitezen, norbanako bakoitzak izan ditzakeen ideia partikularrak edozein eratakoak direlarik ere, eslogan alderdikoi eta baztertzaileekin politizatu gabe.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


