Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Errenteriako Uri Buru Batzarra berritu dute
Errenteriako EAJ-PNVk gaztetasuna eta esperientzia uztartzen dituen Uri Buru Batzar talde berria aurkeztu du, talde indarberritua Errenteria hobetzeko lanean jarraituko duena
Jeltzaleek gaurko agerraldia erabili dute Uri Buru Batzarreko kide berriak aurkezteko. Azaldu dutenez, Uri Buru Batzarrak aurreko taldeko zenbait kide mantentzen ditu, baina kide berriak ere baditu, taldea indartu eta berritzeko helburuarekin.
Gauzak horrela, kide berrien artean ditugu: Jose Ignazio Irastorza, Marta Barea eta Elixebete Murua. Azken hau, gainera, Uri Buru Batzarreko lehendakari izendatu dute. Talde berriak gaztetasuna eta esperientzia uztartzen ditu, izan ere, kide berrietako bi, Irastorza eta Barea, joan den legealdian udal taldeko zinegotzi izan ziren eta beraz, babes eta laguntza eskaini ahal izango dizkiote egungo udal taldeari. Lehendakari berriari dagokionean, 26 urte ditu eta egun EAJ-PNVren udal taldearen idazkaria da Udaletxean.
Indarberritutako Uri Buru Batzarrak lanean jarraituko du orain arte egin bezala, baina baita etorkizunera begira ere, Errenteria eta errenteriarren bizi kalitatea hobetzeko helburu argiarekin; eta lan hori Uri Buru Batzarretik zein udal taldetik burutzeko konpromisoa hartu dute.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


