Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk iluntasuna salatu du Errebaleko gainkostu eta atzerapenetan
Gobernu Batzordeak lanen zuzendaritza 250.000an lizitatu du, Obra Batzordeari jakinarazi gabe
Eibarko EAJ-PNV udal taldeak ezagutzera eman du Eibarko Udalak 248.050 euroko gastua egingo duela, hasiera baten aurreikusi gabe zegoena, Errebaleko eraikin funtzioanizduna eta ekipamendu kulturalerako, obra zuzendaritza kanpoko enpresa bati emanaz. Jeltzaleek deitoratu dute Obra Batzordeari ez diotela neurri horren berri eman. “Eusko Jaurlaritzaren Kontratatzailearen Profilaren bitartez jakin dugu kanpokotu egingo dutela obren zuzendaritza, egikaritze materialaren zuzendaritza, egitura-azterketa eta geoteknia-aholkularitza”, ziurtatu dute jeltzaleek.
Abertzale eibartarren bozeramaileak, Josu Mendicutek, ez du ulertzen proiektuaren informazio-falta. “Sinesgaitza da Obra Zuzendaritza esleitzea, 248.050 euroko aurrekontuarekin, eta horren berri ez ematea. Aldebakarreko erabakia da eta ezkutatu egin digute”, salatu du jeltzaleak. “Obra Batzordea ez da maiatzetik elkartu, eta biltzeko arrazoiak soberan egon dira: esleipenerako txosten teknikoak ekainaren 1ean eta 2an sinatu zituzten udalk teknikariek, eta ordutik hona txintik ere ez digute esan”, baietsi du. Halaber, gaineratu du “norbaiti normala iruditzen bazaio Udalak 250.000 euroko gastua egitea eta hilabete baino gehiagoan ez informatzea, azal diezadala zertarako balio duen zinegotzi-aktak”.
Jeltzaleen ustetan, obren kudeaketan izaten ari den iluntasuna ez dator bat udal demokratiko batek izan beharreko gardentasun-irizpideekin. “Ez dakigu zergatik erabaki duten orain, eta ez lehenago, Obra Zuzendaritza kanpokotu egin behar dela. Zergatik egin dute orain lehiaketa, obrak esleitu eta 6 hilabete pasa ondoren?” galdetu dute. Horrez gain, erantsi dute erabakiarekin ados egon daitezkela, PSOEren aldebakarreko erabakia izan arren; “baina ez da onargarria gure kabuz enteratu beharra. Gainerako udal taldeen iritziari uko egiteaz gain, euren erabakiak ezkutatu dizkigute”. Abertzale eibartarrek adierazi dutenez, “Eusko Jaurlaritzaren Kontratatzailearen Profilean eta ekainaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean izan dugu erabakiaren berri, baina PSOEk oraindik ez du erabakia partekatu alderdi politikoak ordezkatutako organo bakar batean ere”.
9 hilabeteko atzerapena
Obra Zuzendaritzaren lehiaketa 41 hilabeterako egin dute, 2016ko irailaren 1etik hasita. Talde jeltzaleak egindako kalkuluen arabera, horrek erakusten du udal gobernuak 9 hilabeteko atzerapena espero duela. Izan ere, Udalak 21 hileko epea iragarri zuen iragan azaroan, kontrataziorako baldintzetan 30 hile aipatzen bazituen ere. Hori dela eta, EAJ-PNVk galderak egin ditu, bai idatziz, bai ahoz, aspektu hori argitze aldera. “Jakin nahi dugu 21 hile izango diren, hasieran esan bezala, edo iragarritakoa baino 9 hilabete gehiago izango diren”, galdetzen dute. Hala ere, badirudi esleipen-baldintzek argitzen duela epe berria ez dela azaroaren 17an Udalak iragarritako 21 hilekoa. “Iragarri zuten lanak 2017ko irailean amaituko zirela, eta ez dirudi urtebetean amaituko dutenik”.
Horregatik guztiagatik, Eibarko EAJ-PNVk Obra Batzordea deitzea eskatu du, gai horiek argitze aldera. “Egi osoa jakin nahi dugu, eta aurreikusten dituzten atzerapen eta gainkostuak ezagutu nahi ditugu”, amaitu dute.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


