Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo EAJ Lopez de Becerra kalean izango den igogailu proiektuaz pozten da
EAJ-PNV Udal Taldeak gogorazten du, apirilak 12an Antonio Aizek, Eusko Jaurlaritzako Garraio kontseilariordeak, Irungo Udalera egin zuen bixitan aurreratu zuen bezala, ETSk (Eusko Trenbide Sarea) igogailu bat eraikiko duela
Kolon Pasealekuaren eta Lopez de Becerra kalearen arteko igogailuaren proiektua onetsi dela jakinarazi dute ekainaren 24ean. Halaber, obren kontratua eskatu berri da, eta datozen egunotan BOPVen argitaratuko da.
Proiektua Lopez de Becerra kalea eta Paseo Kolonen artean dagoen 6,60 metrotako kota desberdintasuna konpontzeko, egun dauden eskailera nabarmenak ordezkatu eta igogailu bat eraikitzean datza. Hartara, hiriak hain hainbestetan eskatutako irisgarritasuna hobetuz, eta era berean, Mourlane Mitxelena eta Lopez de Becerra kaleen arteko pasagunea ezabatuz, inguruaren segurtasuna hobetuz. Laburbilduz, trenbide-pasagunea ixtean eta igogailuaren eraikuntzan datza egin beharreko lanak.
Eraikiko den igogailua; panoramikoa, mugikortasun urriko pertsonei egokitutakoa eta 8 pertsonentzako ahalmena izango du. Gainera, beira eta metalezko estruktura baten barruan kokatuko da. Igogailuaren kokapena erabakitzerako orduan, kalearekiko sarbideak eduki dira kontuan, bai Lopez de Becerra behe kalekoarenak baita Kolon Pasealekukoarenak ere.
"EAJ-PNV Udal Taldetik Eusko Jaurlaritzak azaldutako interesa eskertzen dugu eta Irun hobetzen duten inbertsioak egitera animatzen ditugu. Igogailu honi esker, irundarrok erabiltzen dugun zonalde hau hobetu ahal izango da" aipatu du Irungo EAJ-PNVko bozeramailea den, Xabier Iridoyk. "Gainera, behin kontratua formalizatu ondoren, proiektua gauzatzeko sei hilabetetako epea ezarri da. Lizitazioaren prezio oinarria 299.359 eurotakoa da”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


