Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJren lehentasunak E26ko hauteskundeetara begira berdinak dira: Euskadi, euskaldunak eta gure eskubideak
Gipuzkoako jeltzaleak indarrak batu dituzte hauteskundeetarako, Euskadik inoiz baina gehiago, asko duelako jokoan
Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako hautagaia den Joseba Agirretxea eta Gipuzkoatik Senaturako Gipuzkoako hautagaia den Maria Eugenia Iparragirrek alderdiko kideen babesa jaso dute irabaztera doazen kanpaina baten atarian. Gaur gauean hasiko den kanpainaren azken detaileak zehaztu dituzte beste hainbat alderdiko buru eta karguekin, besteak beste, Markel Olano, Eneko Goia, Bakartxo Tejeria, Arantxa Tapia, Eider Mendoza, Joseba Egibar eta Mª Eugenia Agirrezabalagarekin.
Joseba Agirretxeak ziurtatu duenez, errepikatzera doazen hauteskunde hauetan “asko dugu jokoan” eta Madrilen “Euskadiren interesak EAJk baina hobeto defenditu dituenik ez dago, eta E26tik Aurrera egiten jarraituko dugu” gehitu du. Aurreko hauteskundeen ondoren, beste alderdiek agintera iristeaz gain, ez omen dituzte beraien helburuak zeintzuk diren oraindik argitu Kongresurako hautagaiaren ustetan, baina EAJk argi duela adierazi du: “lehentasunak orain arteko berdinak dira: Euskadi, euskaldunak eta gure eskubideak”.
Momentu historiko baten aurrean gaudela ere gailendu du Agirretxeak, eta honetan “gure bidea zein den erakutsi dezakegu eta gure erabakiak errespetarazi ditzakegu”. Guzti honengatik, lantalde guztia animatu du esanez: “Irabaztera goaz; Euskadik ere irabazi dezan modu bakarra delako”.
Bestetik, Maria Eugenia Iparragirre gogorarazi nahi izan du hauteskunde hauetan euskaldunok “ez dugula Espainiako presidentea aukeratzen, Madrilen gure ordezkariak nortzuk izango diren aukeratuko dugu”. Era berean, “nahiz eta euskaldunak diren beste alderdi batzuetako hautagaiak hemen aurkeztu, gero beraien alderdien aginduak betetzen dituzte Euskadiren interesak alde batera utziz” azpimarratu du. Bukatzeko, EAJren lehentasuna lehenik Euskadi, baita bigarrenik eta hirugarrenik ere” dela ziurtatu du.
Bukatzeko, hautagaiek Gipuzkoa eta Donostiako kudeaketak “ondo eginaren” adibide gisa jarri dituzte, azken urte honetan hori erakutsi baitute. Gipuzkoako instituzioetan orain arte egindako lana eskertu dute hautagaiek eta “EAJren eredu hori Madrilen ere defendatuko dugu” esan dute. Zentzu horretan, Euskadin gobernu gestioan gardentasuna eta etika defendatzen ditugun bezala, “gure eskaera nagusietako bat izango da ordezkaritza dugun instituzio guztietan” gehitu dute.
Nabarmenak...
Berria
2026/06/18
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



