Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/06/02

EAJ-PNVko ordezkariak izan dira Pablo Ibar Heriotza Zigorraren Aurkako Elkartearen ordezkariekin

Andrés Krakenberger elkartearen bozeramaileak, Candido Ibarrekin batera (Pabloren aita), eta elkartearen beste kide batzuekin, ostegun honetan Bildu dira Gasteizen; Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentearekin eta legebiltzar-taldeko gainerako bozeramaileekin ere egon dira.
EAJ-PNVko ordezkariak izan dira Pablo Ibar Heriotza Zigorraren Aurkako Elkartearen ordezkariekin

EAJ-PNVko bozeramaileek eta legebiltzarkideek –Joseba Egibar, legebiltzar-taldearen bozeramailea; Iñigo Iturrate, legebiltzarkidea eta Legebiltzarreko Mahaiaren Bigarren idazkaria; eta Leixuri Arrizabalaga, legebiltzarkidea eta Giza Eskubideen batzordeko presidentea-, Eusko Legebiltzarrean harrera egin diete Pablo Ibar Heriotza Zigorraren Aurkako Elkartearen ordezkariei.

Andrés Krakenberger elkartearen bozeramaileak, Candido Ibarrekin batera (Pabloren aita), eta elkartearen beste kide batzuekin, ostegun honetan Bildu dira Gasteizen; Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentearekin eta legebiltzar-taldeko gainerako bozeramaileekin ere egon dira.

Pablo Ibar Heriotza Zigorraren Aurkako Elkartearen ordezkariak esan duenez, ziur da orain Pablok defentsa eraginkorra izango duela. Agerian diren frogekin batera, ‘absoluzio askea’ lortu arte. Haatik, lanari eutsi behar zaiola ohartu du, ‘albiste ona lau haizetara zabaldu gabe’; izan ere, “Pablok aurre egin behar dion epaiketan berriro heriotza zigorra eskatuko dute.

Bestalde, Pablo Ibarren aitak azaldu zuenez, “familia itxaropentsu” dago eta “gogo handiz”. Gainera, Pablo ondo dagoela azaldu du, baina “urduri eta kezkatuta”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...