Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk babestu egiten du erabakitzeko eskubidea eta Gure Esku Dago-ren ekimena ariketa demokratikoa den neurrian
Erabakitzeko eskubidearen eta Gure Esku Dagok antolatutako galdeketaren aldeko EAJ-PNV eta EH Bilduren ebazpen proposamena onartu du gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusiak. EAJ-PNV eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu da, Podemosek abstentzioa eman du eta PSE eta PPk aurkakoa eman dute.
Eztabaidan zehar, EAJ-PNVko bozeramale Mª Eugenia Arrizabalagak euskal nazionalismoa sortu zenetik, euskal politikaren alorrean gertatu edo jarri diren mugarriak nabarmendu ditu : Euskal Errepublikaren alde Jose Antonio Agirrek 1932an egindako aldarrikapena eta autodeterminazio eskubidea, urte horretan bertan Eusko Ikaskuntzak idatzitako Euskal Estaturako Estatutua, 1933an lehenengo Estatutua onartu zeneko erreferenduma, 1979ko Gernikako Estatutuari buruzko erreferenduma, 1990ean Eusko Legebiltzarrean egin zen autodeterminaziorako aldarrikapena, 1998ko Lizarra-Garaziko Aldarrikapena, 2004eko Estatutu Berriaren onarpena eta 2008ko Kontsultarako deialdia.
Bozeramale jeltzaleak adierazi duenez “mugarri horietako gehienak, nazionalismoaren baitan gertatzen ari zen konfrontazioarekin batera gertatu ziren: bide baketsu eta demokratikoen aldeko apustua egin zutenak alde batetik eta politika eta borroka armatuaren arteko estrategia konbinatuaren aldeko apustua egin zutenak bestetik” . Aldi berean, adierazi du “estrategia horien talkak urte askotan galarazi duela erabakitzeko eskubidearen defentsa partekatua”. “Orain egin daiteke Gure Esku Dago bezalako ekimen bat, ETAren indarkeriarik ez dagoelako” erantsi du Arrizbalagak.
Podemoseko bozeramale Juantxo Iturriak esan duenez, ez dute uste erabakitzeko eskubidea euskal nazioaren gatazkara mugatu behar denik, politika sektorial guztiak ukitzen dituen kontzeptu orokorragoa da beren ustez; hori dela eta, PNVren ordezkariak argitu du “erabakitzeko eskubidea autodeterminazio eskubidearen pareko dela eta, beraz, sujetu bat duela, euskal nazioa eta baita helburu bat ere, bere konfigurazio politikoaren definizio demokratikoa”.
Bere hitzak bukatzeko esan du, “GEDren galdeketatik harago, indar politiko abertzaleek “Estatu independente bateko herritar izatea” gauzatzea nahi badute, oinarrizko hiru galdera erantzun behar dituzte: ze proiektu lortu nahi duten, nola pentsatzen duten egitea eta norekin”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


