Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eibarko NAN bulegoa berreskuratzea lortu du EAJk Madrilen
Mendicute: "Erakutsi dugu, behin eta berriro ekinez, zerbitzua berreskuratzea posible zela”
Eibarko EAJk iragarri du konpromiso irmoa lortu duela NAN eta Pasaportea egiteko bulegoa Eibarrera itzul dadin. Lorpena Kongresuko Euskal Taldearen eta Eibarko udal taldearen arteko elkarlanaren ondorio da, iragan azaroan, jeltzaleen proposamenez, Eibarko Udalak mozio bat onartu ostean.
Eibarko EAJ-PNV udal taldeko bozeramailea, Josu Mendicute, pozik agertu da bere alderdiak lortutakoarekin. “Elkarlanean aritu gara azken bi urteotan hainbat diputaturekin, eta Udaletxean adostasuna lortu ondoren, presio nahikoa egin dugu Zapaterok 2008an kendutako zerbitzua berreskuratzeko, azaldu du.
Mendicutek esker-hitzak izan ditu Emilio Olabarria diputatu ohiarentzat eta egungo diputatu eta hautagai diren Joseba Agirretxea eta Aitor Estebanentzat. “Jabetu ziren gure hiriarentzat zerbitzu garrantzitsua zela eta Udalbatzaren eskaria errealitate egiteko egindako kudeaketa-lanak fruituak eman ditu. Udalean lortutako adostasuna ere eskertu nahi diegu gainontzeko alderdi politikoei”, adierazi du.
EAJk bulego hau lortzeko egindako kudeaketak aspalditik datoz. 2014an txosten mardula aurkeztu zuten Eibartarrek, eta Kongresuko taldeak ekimena erregistratu zuen Gobernuaren asmoak ezagutze aldera. Iazko azaroan, berriz, EAJren ekimenez, Eibarko Udalbatzak eskaria modu ofizialean igorri zien Estatuko erakundeei. Ordutik hona ekimen eta gestio politikoak indartu egin dira Madrilen, eta EAJk Gobernuaren konpromisoa lortu du zerbitzua Eibarrera itzultzeko.
Orain Udalak eta Poliziak adostu behar dute Udaletxeko zein gunetan jarriko den bulegoa. EAJk bere babesa eta elkarlana eskaini dio PSOEri, ekimena gauzatzeko beharrezkoak diren erab
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


