Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/05/15

Madrilen politikaren bidean ez galtzeko modua da euskal erakundeen interesak eta erabakiak defendatzea

EAJ-PNVren GBBren presidenteak goraipatu du aldediaren eta alderdikideen lana: “Ehun urte baino gehiagotan ideología eta balioak mantendu ditugu eta, horri esker, herriak aurrera jarraitu du”
Egibar  Iparragirre  Agirretxea  Goia  Casal

Groseko batzokiak hiru alderdikide omendu ditu gaur goizean: Kontxi Gonzalez de Audikana, Sebatian Morales eta Jose Iriarte. Bertan, parte hartu dute EAJ-PNVren GBBren presidente Joseba Egibarrek, Gipuzkoako EAJ-PNVren Kongresurako hautagai Joseba Agirretxeak, eta Gipuzkoako EAJ-PNVren Senaturako hautagai Maria Eugenia Iparragirrek.

EAJ-PNVren GBBren presidente Joseba Egibarrek adierazi du, hurrengo hilabeteetan desafio bikoitza dutela eta, helburua segidakoa dela: aurreko hauteskundeetan lortutako emaitzak berdintzea edota hobetzea. Horren harian, Egibarrek honakoa esan du: “Madrilen politikaren bidean ez galtzeko modua da euskal erakundeen interesak eta erabakiak defendatzea”.

Egibarrek segidakoa gaineratu du: “Podemos eta EH Bildurekin lehia estua izango dugu, baina guk badugu bereizten gaituen baliorik: guk euskal gizartearen interesak defendatzen ditugu ordezkaritza dugun erakunde guztietan. Herritarren erabakiak babesten ditugu erakunde guztietan eta hori egiten jarraitzen dugun bitartean, euskal gizarteak, alegia gure herriak, bide onetik jarraituko du”.

Era berean, Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak azpimarratu du, EAJ-PNVren historiari buruz hitz egiten denean, segidakoari buruz ere hitz egiten dela: alderdia osatzen duten batzoki guztiei buruz, eta hainbeste gizon eta emakumeri buruz, hain zuzen ere, garai ezberdinetan pentsamendu politiko bat eta inprobisatzen ez diren balio batzuk mantendu dituzten gizon eta emakumeak”. Hortaz, Joseba Egibarrek alderdi jeltzalearen eta alderdikideen bidea goraipatu du: “Izan ere, trenaren lurrun-makina martxan mantendu dute eta, horri esker, herriak aurrera jarraitu du”.

Omenaldia

Bestalde, Groseko batzokiaren presidente Josu Casalek omenduen lana azpimarratu du eta segidakoa esan du: “EAJ-PNVk pertsonen alderdia da, hauteskunde-programa betetzen duen alderdia, negoziatzen duen alderdia eta inor bazterrean uzten ez duen alderdia”. Hortaz, Casalek adierazi du, batzokietan alderdikideak prest daudela trenaren lurrun-makinari ikatza botatzen jarraitzeko, herriak aurrera egin dezan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...