Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udalak bide legal guztiak agortuko ditu araudia babesteko eta galdeketa aurten egin ahal izateko
Donostiako Udalak eskura dituen bide legal eta juridiko guztiak agortuko ditu galdeketen inguruan indarrean dagoen araudia defendatzeko eta zezenketen inguruko galdeketa aurten egin ahal izateko.
Hau dela eta, Donostiako Udalak helegitea jarriko du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEAN) galdeketen inguruko araudia bertan behera utzi duen epaiaren kontra. Erabaki hauek goizean egindako Bozeramaileen bileraren ondoren iragarri ditu Eneko Goia alkateak.
Eneko Goiak azpimarratu du “Aho batez Udalak onartutako araudiaren defentsa azken muturreraino eramango” dutela udaleko zerbitzu juridikoek. “Naturaltasun osoz, helegitea aurkeztuko dugu maiatzaren 18a baino lehen”.
Honekin lotuta, alkateak nabarmendu du “bere garaian iragarri zen zezenketen galdeketa egin ahal izateko bide guztiak agortuko dituela”.
Bestalde Goiak iragarri du galdeketa burutu ahal izateko legeak eskatzen duen herritarren galdeketen araudi berri bat garatuko duela Donostiako Udalak, baldintza hori bete beharrezkoa delako galdeketa egin ahal izateko Espainiako Ministro Kontseiluari baimena eskatu baino lehen .
“Bide guztiak irekita mantentzen saiatu behar dugu eta dagoen aukera hori ere irekita mantentzea”, adierazi du Alkateak.
Goiak agerraldia amaitu du esanez: “Udalaren nahia eta asmoa dela, bide batetik zein bestetik aukera guztiak irekita mantentzea aurten galdeketa egin ahal izateko”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


