Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/05/09

Borondate politikoa badago, oraindik denbora dugu autogobernuari buruzko oinarriak ezartzeko

Joseba Egibar GBBko presidenteak esan duenez, EAJ-PNVk gutxieneko oinarriak eskaini dizkio gainerako talde parlamentarioei euskal autogobernua gaurkotzeko. “Legegintza amaitu baino lehen ahal bada, ondo; bestela, ezinezkoa bada, ondo legoke oinarri tinkoak ezartzea datorren legegintzan garatzeko”.
Borondate politikoa badago, oraindik denbora dugu autogobernuari buruzko oinarriak ezartzeko

Onda Vasca irratian eginiko elkarrizketa batea, Egibarrek adierazi du oso zaila izango dela egungo legegintzan testu artikulatua adostea; baina bere ustez, ordea, oinarri politikoak adostu ahal dira euskal borondate politikoa, subjektu politiko baten aitorpena eta erabakitzeko eskubidea gaurkotzea aldera”.

Hauteskunde prozesuak

Ekainaren 26ko Hauteskunde Orokorren inguruan galdetuta, Egibarrek esan du normala dela gizartea haserre eta nekatuta egotea. “Aurreko hauteskundeen aurrekanpaina kontuan hartuta, ia hamar hilabete igaro dira, ia urtebete hauteskundeak deitu zirenetik. Eta horren emaitzek agerian utzi dute alderdi espainiarren eta talde berrien porrota akordioak heltzerakoan”.

Euskadiko hauteskundeak alderatuta, Egibarren ustez, bi hauteskunde desberdinak idra, denbora desberdina batean. “Biak alderatzea logikoa da, euskal gizarteak konpara ditzan. Gure leloari eutsiko diogu: ‘Lehenik, Euskadi’. Eta estatu espainiarrean izandako porrota kontuan hartuta, gurea lehenik Euskadi dela nabarmenduko nuke, jendeak jakin dezan zer dagoen jokoan euskal agedan”.

Ildo horretan, Egibarrek esan du hauteskunde-prozesuak ez direla egokienak akordioetara heltzeko, baina “zailtasunak zailtasun, Eusko Legebiltzarrean beti izan da desberdina. Lehentasunak mahai gainean jarriz gero, eta horretan, Jaurlaritzaren lege-proiektuen onarpena, gainerako legebiltzar-taldeetan sen ona handiagoa egongo zen lege gehiago onartzeko”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...