Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Arcelormittal-ek Zumarragari ez ezik, eskualde osoari eragiten dio
Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, eskualdeko Udalen elkarlana eta herritarron elkartasuna oso beharrezkoak dira
Gaur goizean, Boris Nogales Eusko Abertzaleak taldeko batzarkideak, Jon Luki Urretxuko Alkateak eta Koldobike Olabide Legazpiko Alkatearek prentsaurrekoa eskaini dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan, ArcelorMittal plantaren itxieraren inguruan.
Boris Nogales jeltzaleak hartu du hitza lehenik, ArcelorMittalen itxierak sortutako arazo larria Zumarragarena ez ezik, eskualde osoarena dela, azpimarratzeko; eta horrexegatik, gaurko Osoko Bilkuran, 9. puntuan, ArcelorMittaleko Zumarragako plantaren egoeraren aurrean eztabaidatu beharreko presazko ebazpen-proposamena dela eta, bailarako bi alkaterekin batera eskaini nahi izan du prenstsaurrekoa.
Jarraian, Jon Luki Urretxuko Alkateak hartu du hitza. Jon Lukik ere, Zumarragako plantaren itxierak eskualde osoan izango duen eragina aipatu du. Eakunde eta instituzio guztien elkarlana azpimarratu du, bai bailarako Udalek, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak betetzen ari diren elkarlana eskertuz. Bailarako udalek eta bereziki, insituzioez haratago, biztanleriak azaldutako babesa eta elkartasuna aipatu nahi izan du. “Eskertzekoa da, bizi dugun egoera ekonomiko zail honetan herritarrek ArcelorMittalekiko azaldu duten jarrera”. Eta era berean, arazoari konponbidea aurkitu nahian elkarlanean dabiltzan erakundeak kontuan hartuta, gaiaren magnitudeaz ohartarazi nahi izan du. “Agian, autokritika apur bat ere beharrezkoa litzateke esan du, arazo hau ez baita azken hilabeteotan sortu, atzetik zetorrelako. Baina ez da atzera begiratzeko unea, aurrera baizik“. “Azken hilabeteotan, hainbat bilera eta lan esparru jorratu ditugu, ArcelorMittal plantaren itxiera saihesteko helburu bakarrarekin. Badakigu zaila dela, ente, aurpegirik gabeko ente baten aurka ari garelako, baina ahalegin guztia bertan emango dugu. Eskualdea defendatuz, behar den instituzio eta erakundetan”
Azkenik, Koldobike Olabide Legazpiko Alkateak hartu du hitza, aurrekoen hildotik haratago, datozen egunotan egingo diren lan saiakerak aipatuz. Azken lan hauen zehaztapenik eman gabe, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Sailburuak gidatutako saiakera dela esan du.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


