Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/05/04

EH BIlduren DSBL-ek, kronifikazioa besterik ez zekarren

Aurreko legealdian hainbat udaletan egindako inkesten emaitzen aurrean ez ikusiarena egitea nahiago izan zuen EH Bilduk, DSBL inguruan
EH BIlduren DSBL-ek, kronifikazioa besterik ez zekarren

Maria Eugenia Arrizabalaga, Eusko Alderdi Jeltzaleko batzarkide bozemaileak, Gipuzkoako Batzar Nagusietan gaur ospatutako Osoko Bilkuran argi utzi nahi izan du, DSBL (Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza) EH Bilduk aurreko legealdian, hainbat udaletatik jasotako inkesten emaitzen jakitun izan arren ez zuela ezertxo ere egin. Aipatu inkestek azaltzen zituzten emaitzen aurrean, egunotan egindako berrazterketak azaldu dituen emaitzen oso parekoak izanik ere, EH Bilduk nahiago izan zuen ez ikusiarena egin.

Maria Eugenia Arrizabalagaren hitzetan, hasieratik esan genuen, laguntza ezberdinen eraginkortasuna handitu nahi genuela eta horretarako neurri bakoitza berraztertuko genuela. Kasu honetan DSBL-ek azaldutako gabeziei aurre egiteko eta laguntza hau benetan eraginkorra izan dadin Elkar-Ekin programa abian jarriko du, diru-laguntza honek (DSBL) ez dielako onuradunei gizarteratzen batere laguntzen, kronifikazioa besterik ez dakarrelako eta hori ez delako inolaz ere gure helburua. Ez da egia, azpimarratu du, DSBL ordezkapena diru murrizketarik ezkutatzen duenik, egun DSBL onuradun diren guztiak, Elkar-Ekin programara pasako bait dira.

Inor ez da bazterrean utziko eta edonori lagunduko diogu gizarteratzen, betiere norberaren beharrak zein diren kontuan hartuta, esanez jarraitu du.

Amaitzeko, Maria Eugenia Arrizabalaga bozeramaileak, adierazi du: “Gu harro gaude Gizarte Babeserako euskal sistemaz. Eta ahalegin guztiak eta gehiago egingo ditugu hura hobetu eta babesteko asmoz”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...