Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eibarko EAJk kezka adierazi du Errebaleko lanak moteltzeagatik
Eibarko jeltzaleek Dragados y Construcciones enpresak aurkeztutako dokumentazioa eskatu dute eta gogoratu dute Udalak 153.745€ ordaindu zituela Partzelako bertako azpiegitura-gastuak (instalazioak) zirela-eta
Eibarko EAJ-PNV udal taldeak kezka adierazi du, Errebaleko lanak geldiarazita daudela ikustean, mugimendu oso geldoak izaten ari baitira. Kezka hori inguruko bizilagunek ere adierazi dute, ez baita ikusten lurzoru horretan lan egiten ari direnik. “Proiektuak hamarkada bat baino gehiago darama denbora galtzen, eta, bitartean, Udala behin eta berriro kea saltzen aritu da. Egungo proiektua partehartze-prozesu baten ondorioz adostutakoa da, eta ez dugu nahi aurrekoak bezala hau ere ke bihurtzea”, adierazi du Josu Mendicute bozeramaile jeltzaleak. Ildo horretan, zinegotzi gazteak Obra Batzordea deitzea eskatu du, hainbat astean ez baitute deitu. Helburua da Batzordeak beharrezko azalpenak jasotzea. Horretarako EAJ-PNVk eskatu egin du Dragados y Construcciones enpresak Eibarko Udalean aurkeztutako dokumentazioa.
Abertzale eibartarrek ez dute ulertzen hainbeste urteren ondoren atzerapenak egon ahal izatea. Are gehiago, zonalde horrek jasandako utzikeriak bertako merkataritza hainbeste kaltetu duenean. “Lurzorua merkeegi saldu zen eta orain mehatxua dago atzerapenak eta gainkostuak izateko, duela 7 urte ordaindutako kontzeptu berberengatik. Errebalek ezin du gehiago itxaron”, adierazi du ordezkari jeltzaleak.
Balizko atzerapenen kausen artean dago zerbitzuen aldaketa. Udalak 153.745 euro ordaindu zizkion SPV Eibar Boulevard enpresari 2009an zerbitzu-aldaketa horiengatik, Merkatu Plaza zegokiona baino merkeago saldu ondoren. “Ez da bidezkoa zentimo bakar bat ere gastatzea kontzeptu berberagatik eibartar guztion dirua erabilita. Dirua zaborrera botatzea litzateke”, ohartarazi du. Atzerapenak izateko arriskua bolo-bolo dabil herrian, lanak ia ausarkeriazko baxa baten ondorioz esleitu baitziren. Horregatik guztiagatik, jeltzaleek adierazi dutenez, “Errebal berriro ere ari da pairatzen Udal Gobernuaren gaitasun falta, ardura gehiago baitu bere irudia saltzeko, guztion diruaz egin beharreko kudeaketa egiteko baino”.
Ondorioz, jeltzaleek eskatu dute Errebal inguruari benetako bultzada emateko proiektu ausartak ekitea, hala nola Estaziño kaleko geltokiaren intermodalizazioa, Arragueta birgaitzea edo Ibarkurutzeko espaloia zabaltzea.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


