Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/04/19

Gipuzkoako Batzar Nagusien elkartasun keinua errefuxiatuen alde

30.520 euroko diru-laguntza ACNUR, CEAR Euskadi, Caritas eta Gurutze Gorriarentzat
Gipuzkoako Batzar Nagusien elkartasun keinua errefuxiatuen alde

Gipuzkoako Batzar Nagusiek partida bat dute aurrekontuetan, lankidetzarako laguntzetara dirua bideratzeko. 2016.urterako 50.000 euro daude erabilgarri eta erabaki da diru horren zati bat aurten ere milaka eta milaka errefuxiatu jasaten ari diren krisi humanitarioari erantzuteko ematea, zehazki 30.520 euro. Lau elkarteren artean banatuko da laguntza: ACNUR Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Agentziari, CEAR Euskadiri, Caritas Internazionalari eta Gurutze Gorriari eskuratu zaie diru-laguntza.    

Ezaguna da jende-oldea ari dela iristen Europara babes eta asilo politiko bila, zenbait herrialdetako –batik bat Siriako– jazarpen eta gerra-egoeretatik ihesi. Horren inguruan sortutako krisi humanitarioa kontuan hartuta erabaki da errefuxiatuei laguntzen ari diren aipatutako erakundeetara bideratzea diru-laguntza, Batzar Nagusietan Talde Txostengilea lanean ari den bitartean pertsona horien etorrera, egoerak eta beharrak aztertzen.  

Horiek horrela, Batzar Nagusietako Mahaiak gaur, hilak 19 egin duen bileran erabaki du 7.630na euro ematea ACNUR-i, CEAR Euskadiri, Caritasi eta Gurutze Gorriari. Guztira, 30.520 euroko diru-laguntza. Erabakia betez, erakunde bakoitzari bidaliko zaio dagokion hitzarmena.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube