Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/04/13

Benetakotasun eza eta arinkeria salatu du EAJ-k, herritar aulkia sortzeko Podemosen proposamenaz

“Ez da egia ordezkatu gabeko gipuzkoarrik dagoenik Batzar Nagusietan” baieztatu du Maria Eugenia Arrizabalagak
Maria Eugenia Arrizabalaga

Maria Eugenia Arrizabalaga Eusko Alderdi Jeltzaleko batzarkide bozemaileak salatu du Podemosek aurkeztu duen herritar aulkia Gipuzkoako Batzar Nagusietan sortzeko proposamenari “benetakotasuna falta zaiola” eta “arinkeria” nabari dela jardun politiko honetan. Gipuzkoako Parlamentuan ordezkaritzarik gabe gelditzen diren gipuzkoarrak ordezkatzeko eskainua dela esatea ez dator bat errealitatearekin, izan ere “ez da egia gipuzkoarrik dagoenik ordezkaritzarik gabe Batzar Nagusi hauetan, gutako bakoitza eta gu guztiok baikara gipuzkoar guztien herri-ordezkariak”, azpimarratu du Arrizabalagak.

Batzarkide jeltzaleak gogorarazi du “eskatu duen inori ez zaiola ukatu Batzar Nagusietara etortzeko aukera” eta aurreko legealdian hogeita lau gizarte-elkartetako ordezkarik eta herritarrek parte hartu zutela eskaeretarako eta herritarrekiko harremanetarako batzordean eta beste askok, gainerako batzordeetan. “Podemos sortu baino lehen hemen bide bat egina zegoen; jakina, dena hobetu daiteke baina bidea eginda dago. Naturalena da herritarrekin eta taldeekin zuzeneko harremana”, erantsi du Arrizabalagak.

“Herritar asko politikatik urrutiratuta dago, zoritxarrez”, adierazi du EAJren bozemaileak eta gertaera horren zergatien artean, Podemosen proposamenari buruzko eztabaidan agerian geratu diren bi arrazoi salatu ditu: “arinkeria eta begirune eza, zuzen zuzenean benetakotasunaren aurkakoak eta oso kaltegarriak politikarako” eta eskatu du “diskurtso politikoaren maila orokorra ez dadila izan hipokresia”. Halaber, “jarduna franko eta sustantzia gutxi”, leporatu dio Maria Eugenia Arrizabalagak Podemosi eta EAJren ildoa berretsi du: “sustantziazko politika egitea, benetakoa, errespetuzkoa, jendeari begietara begiratuz, arazoei irtenbidea emateko, ez arazoak asmatzen ibiltzeko”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...