Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/03/23

Eusko Jaurlaritzak Arcelorren “itxiera partzialaren” ordezko proposamena

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua gaur Gipuzkoako Foru Aldunduarekin, enpresa-batzordearekineta ondoren Urola Garaia eskualdeko alkateekin izandako bilaren balorazioa egin du. Bertan, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Arcelorren itxiera partzialaren ordezko proposamena aztertu egin da.
Eusko Jaurlaritzak Arcelorren “itxiera partzialaren” ordezko proposamena

Orain astebete Arcelor enpresak Urola Garaiko lantokiaren itxiera partziala eta bertako 325 langileak enpresaren beste lantoki batzuetan birkokatzea iragarri ondotik, Eusko Jaurlaritzak aldez eta moldez adierazi du enpresaren erabakiarekin ez dagoela ados.

Gainera, Arcelor enpresaren erabakiak eragindako erakundeek, tartean, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ezkio-Itxaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako Udalek, ekimen bateratua abian jartzea adostu zuten, eskualdeko jarduera industrialaren iraunkortasuna defendatzeko.

Arcelor enpresari proposamen bateratua helarazteko konpromisoa betez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, industriako eskumena dagokion aldetik, itxiera partzialaren ordezko aukerak aztertu ditu, bi helburu argirekin:

1.   Jarduera industrialari jarraipena ematea eta industriako enpleguari eustea Urola eskualdean.

Industriaren iraunkortasunari dagokionez, aitortu behar da altzairuaren sektoreak zailtasun objektiboak dituela, eta, zehazki, Urola Garaiko lantokiak gabetasunak dituela eta lehiakortasuna falta duela. Lehenei aurre egiten ari zaie, eta, bigarren alderdi horri dagokionez, izaera estrategikoko esku-hartze bat behar da, hain zuzen, proposamen honek xede duena.

2.   Erakundeen eta sindikatuen parte-hartzeak eta lankidetzak tartea izango duen agertokia aztertzea.

Egungo egoeran ez bezala, hots, erabakia erabat dago enpresaren esku eta erakundeek ez dute horretan zeresanik, ordezko bide bat aztertu nahi da, enpresak eta langileek ekimena izango dutena eta erakundeak eta zein bere eskumenen arabera arituko direna.

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak honako ekimen hau aurkeztuko die Arcelorreko enpresa-batzordeari eta eragindako erakundeei:

Jarduteko proposamena

Urola Garaiko lantokiaren itxiera partziala ezin onartuzkoa iruditzen zaigu euskal erakundeei, altzairu-jardueren berregituraketak Estatuan Euskadiko lantokiei soilik eragin dielako eta multinazionalak beste era batera jokatu dezakeelako.  Beharrezkoak diren inbertsioak gauzatuz gero, Zumarragako lantegia bideragarria izan daiteke.

Hori dela eta, erakunde publikoek eta komiteak ordezkatutako enpresako langileek batera ekitea proposatzen dugu, honako jarduerak barne hartuz:

1. Europan lan egiten jarraitzea, altzairuaren sektorean dumpingaren aurkako neurriak bizkor eta eraginkortasunez ezartzeko eta parte-hartze aktiboa izatea Txinakoa merkatu-ekonomia den edo ez ebazteko eztabaidan, beharrezkoa den informazioa eskainiz.
2. Madrilen eta Bruselan lan gehiago egitea, energia elektrikoaren kontsumitzaile handien lehiakortasuna bermatuko duten neurriak ezarri ahal izateko. Horretarako, Madrilen, Ministerioari helarazi zaio dagoeneko proposamen hau, eta Bruselan, energia-politika bateratu bat proposatu da, besteak beste, Batasuneko herrialde guztietan energiaren prezioak harmonizatzeko.
3. EBrekin elkarlanean jardungo da, altzairuaren sektorea ez gehiago baztertzeko, bereziki lagundu daitekeen sektoreetako bat denez.
4. Euskadin, iragarritako itxiera partzialaren aurrean, enpresak 2015eko irailean osatu eta Eusko Jaurlaritzari aurkeztutako plangintza kontuan hartuta, inbertsio-plan zehatz eta argi bat osatzen ari gara, dagoeneko hitzartutakoak eta lantokiaren kostuak eta lehiakortasuna hobetzeko beste batzuk jasoko dituena.

Horretarako, Europan indarrean dauden araudien eta 2016ko martxoaren 16an Batzordeak emandako gomendioaren arabera, Eusko Jaurlaritza enpresarekin lankidetzan arituko da beharrezkoak diren inbertsioetan eta teknologia berriak aplikatzeko lanetan, lantokia lehiakorra izan dadin eta ekoizpena dibertsifikatu dezan. Kontuan hartu beharreko alderdietako batzuk gauzatzeko Zumarragako eta Bergarako lantokien arteko elkarlana beharko da:

a. Kalitatea hobetzea eta produktu/merkatu berriak garatzea.

  • Bezero berriak bilatzeko, forja-aplikazioetarako totxo-sekzio berri bat, meatzaritza eta formatu berriak garatzea.
  • Forja-altzairuak, meategi-aplikazioak eta elektrodoak garatzea.
  • Akatsak linean detektatzeko teknikak garatzea.
  • Profilen ijezketa, tenperatuta baxuan

b. Prozesuen eta instalazioen eraginkortasuna hobetzea, bereziki, energia-eraginkortasuna eta mantentze-lan prebentibo/prediktiboak.

  • 3 Tm-ko bobinak ekoiztea
  • Zepak on-line kontrolatzeko bi sistema garatzea

d.Hobekuntzak ingurumen-arloan eta jasangarritasunean.

  • Iragazkiak karakterizatzeko planta pilotua
  • 2016rako definituriko araudira egokitzea

e. Aplikazio berezien eta automobilgintzaren merkatuetara bideratutako altzairuen ekoizpena areagotzea.

  • Meatzaritza
  • Kalibrazio-altzairuak
  • Mekanizazio errazeko altzairuak
  • Automobil-forja
  • Erabilera bereziko estanpazioak

f. Balio erantsi handiko produktuen akabera/konformazio gunea birsortzea: zuzentasun-tolerantziak hobetzea, neurriko ebaketa-metodo berriak, formatu desberdinetara egokitu daitekeen konformazio-kontzeptua berritzea, trazabilitatea hobetzea kontrol integralaren eta identifikazioaren bidez, etab.

  • Tolerantzia hertsien bilaketa, zuzentasunean
  • Neurrira mozteko metodo berriak, berme handienak eskaintzen dituztenak luzeran, alakaketa-kalitatean eta produktibitatean
  • Formatu ezberdinetara egokitzen den pakete-konformaziorako kontzeptu berria, barra- eta pisu-kontaketa.
  • Bermaturiko trazabilitatea, lineako kontrol unitarioko integrazio, identifikazio eta etiketajearen bidez. 

5. Prestakuntza-beharrak aztertuko dira enpresako langileen enplegagarritasuna hobetzeko, jarduerak dibertsifikatzeak ekoizpen-prozesu berriak ekarriko dituelako, hala nola lanpostuak txandakatzeko beharrak, etab.

6. Inbertsioak egiteko eta lantokiari irekita eusteko beharrezkoa balitz neurri bateko doitzea eta langileetako batzuk (ez orain arte aipatutako kopurua) birkokatzea, ARCELOR-Mittal enpresak aurreikusitakoaz bestelako proposamena egingo dugu:

a. Lehen urrats batean, gizarte-plan bat ezartzea, neurri leunagoekin; aurre-erretiroak, pizgarridun bajak eta langileen ordezkaritzarekin hitzartutako lekualdatzeak.


b. Urola Garaia eskualderako berrindustrializazio-plan bat osatzea. Horretarako, erakundeak, zein bere eskumen-esparruan, enpresarekin eta espezializatutako aholkularitza-enpresarekin batera arituko dira lantokiaren neurri bateko doitzearen ondoriozko gizarte- eta ekonomia-inpaktua gutxituko duen plana osatzeko.

Lehenik, langile batzuk birkokatuko dira eskualdeko beste enpresa batzuetan, eta industria-proiektu berriak erakartzea izango da helburua, horretarako egungo industria-indarguneak aztertuta eta Urola eskualdekoekoizpen-ehuna dibertsifikatzen ahaleginduta. Gainera, erakundeek proiektu horretara bideratuko dituzten neurrien sorta bat zehaztuko da, eta aholkularitza eskainiko da prestakuntzanindustrian eta finantzetan(baliabideak erakartzea barne), proiektua ezartzeko.

Horretarako, Arcelor-Mittal enpresak, neurri batean doitu ahal izateko, egungo lantokia eskainiko du, baita lantokiaren itxiera partzial eta ordenatura bideratzea aurreikusitako baliabide ekonomikoak ere.

7. Beharrezkoa balitz, eta azken aukera gisa, Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsa erabiliko da, Urola Garaia berrindustrializatzeko plan bat abian jartzeko lanetan laguntzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...