Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/03/21

Irungo udaltzaingoak bide heziketaren inguruko sentsibilizazio kanpainak antolatu ditu

Irungo Udaltzaingotik, Lourdes Larraza ordezkariak, Fran Ortiz, Trafiko Erantzukizuneko ofizialordearekin batera, arloak Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaritzaren kolaborazioarekin landuko dituen sentsibilizazio kanpainen eta 2015.en urtean izan diren ezbehar kopuruen inguruko datuak jakinarazi ditu.
Lourdes Larraza

Irungo Udaltzaingoak, hiritarrei heziketa egoki bat eskainiz, trafikoarekin zer ikusia duten gaiekiko jokaera desegokiak deuseztatu nahi ditu. Normalean egiten ditugun kontrolez gain, beharrezkoa iruditzen zaigu segurtasun neurriak errespetatzearen beharra behin eta berriro azpimarratzea, baita hiritarrak betebehar honen inguruan jabearaztea ere. Horrela, irunen pixkanaka ez beharrak eta hauen larritasuna gutxitzen joan daitezen” aipatu du Lourdes Larraza ordezkariak.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak Bide Heziketaren eta Mugikortasun seguru eta jasangarriaren inguruan landutako Plan Estrategikoan Udaltzaingoaren alorrean aipatzen dena erreferente gisa mantenduz, Irungo Udaltzaingoak hainbat ekintza garatu ditu, egoera desegokiak ekiditeko: 

  • Erabiltzaile ahulenak babestu, arriskua duten taldeetan han padura jarriaz; umeak, adinekoak, oinezkoek eta txirrindulariak.
  • Hirialdean mugikortasun segurua sustatu.
  • Moto gidarien segurtasuna hobetu.
  • Ohiko errepideen segurtasuna hobetu.
  • Jarrerak hobetu.

Guztia sentsibilizazio kanpaina desberdinen bitartez landu nahi da: mugikor kanpainak; alkoholarenak; motorrenak: kolpatzeenak; bizikletenak; abiadurarenak, etab.

Ekintzak

"Are gehiago, Plan Estrategikoa aztertu ondoren arlo desberdinetan lan egiteko beharra hausnartu da. Hezkuntzan eta Heziketan, urteetan landu denda bezala, Bide Heziketako teknikoak irungo eskoletako ikasleei Bide Heziketako zerbitzua eskaintzen jarraituko du,  baita Osakidetzan umeek kotxetan eduki beharreko loturen inguruko hitzaldiak eta Zahar Etxeetan, informazio eta sentsibilizazio hitzaldiak ere” esan du Udaltzaingoko ordezkariak.

Bestalde, Irungo Udaltzaingoak duen helburu nagusienetako bat honek irundarrokiko duen komunikazioa hobetzea da. Hortaz, sentsibilizazio kanpainak antolatuko dira gizarteak bere erantzukizunetan parte har dezan. Gainera, Trafiko eta Bide Heziketaren inguruan antolatutako kanpainen edota egingo diren kontrolen berri emango da Udalak dituen euskarrietan.

Halaber, Zaintzen eta Kontrolak ere landuko dira, trafikoarekin zerikusia duten egoera desegokien ber heziketa eta kontzientziatzeari bideratuz. Batez ere, hirian barne dauden eremuetan lan egingo da, bertan daude eta talde ahulenak; oinezkoak eta txirrindulariak, motorrekin.

Garrantzizko datuak

Euskadi mailan, trafikoko istripuak hainbat eragin desberdin eduki ditzakete: abiadura desegokia, oharkabetasuna, alkoholaren kontsumoa, drogak edo botikak, etab. Esaterako istripua jasaten dutenen %61a oinezkoak dira, eta %36 gidariak. Gainera, turismo batek eragindako istripuen %88a mortalak dira, horietatik %91 70 urte baino gehiagoko emakumeak eta %38a gizonezkoak. Esanguratsua ere, istripu baten ondorioz hiltzen diren hamarretik zazpi moto gidariak direla.

Irunen kasuan, 2014.urtea eta 2015.ena alderatzerakoan, istripuetan izan diren zauritu kopurua nabarmen jaitsi da. Are gehiago, istripuetan izaten diren zaurituen %74a ibilgailuan doaz. Eta egoera hauen jatorriaren %64a gidarien oharkabetasuna da (ikusi Anexo 1).

Gogorarazi nahiko nuke 2015.en urteko istripuetan, 2014.en urtekoekin alderatuz, hildako oinezkoak gehiago izan direla (lau gehiago), hildako gidari eta lagunen kopurua, berriz, berdin mantendu da. Eta aurten, aipatutako eta jada martxan dauden ekintzekin, kopuru hau gutxitzeko helburua dugu” jakinarazi du ordezkariak. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...