Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak gogorarazi du Uliako Mintegien gaineko aldaketa lehengo legealdiaren amaieran onartu zela
Donostiako alkateak adierazi du, aldaketa lur-sailaren heren batean egingo dela, eta beraz, beste bi herenak egun egiten den jarduerarako mantenduko direla
Donostiako alkate Eneko Goiak argitu du, osteguneko udalbatzan onartuko dena 2015eko apirilaren 30ean lehengo udal-gobernuak onartu zena dela, hau da, Hiri-Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa Ulian gazteentzako 70 etxebizitza egiteko eta ez, ordea, 2010eko Hiri-Antolamendurako Plangintza Orokorrean aurreikusten zituen luxuzko 30 etxe egiteko.
Horren harian, Eneko Goiak honakoa gogorarazi du: “Lehengo legealdian PSE alderdiak iritziz aldatu zuen eta, ondorioz, plangintza aldatu ahal izan zen apartamentuak egiteko. Apartamentu horiek hasieran adinekoentzat zein gazteentzat izan behar zuten, baina azkenik EAJ-PNVren zuzenketa baten ondorioz, gazteentzako izatea erabaki zen, izan ere kokapena talde honentzako egokiagoa zen. Horrenbestez, orain eztabaidatzen ari dena ez da lur-sail horretan gazteentzako etxebizitzak ala parke bat egingo den, baizik eta, luxuzko 30 etxebizitza edo gazteentzako apartamentuak egingo diren”.
Era berean, Goiak adierazi du, Plan Orokorraren aldaketa Uliako Mintegien gunearentzat ona izango dela, izan ere, behar bati erantzuna emango dio, hain zuzen ere, gazteentzako etxebizitzak egotearen beharrari. Eta hori, bateragarria da egungo jarduerarekin, izan ere, aldaketa lur-sailaren heren batean egingo da, eta beraz, beste bi herenak egun egiten den jarduerarako mantenduko dira.
Donostiako alkateak, halaber, honakoa esan du: “Koherentzia politikorik ez du, gobernuan gauza bat egiten duenak eta, oposizioan, epe oso laburrean bultzatutako proiektuari muzin egiten dionak, egindako lana guztiz ahaztuta”. Hori dela eta, Eneko Goiak bere errespetua adierazi die egon daitezkeen iritzi guztiei, tartean parkea mantendu nahi duten bizilagunen iritziari, baina ez ordea, gaia bultzatu ondoren, orain, oposizioa egiteko, gaia alderdikeriaz erabiltzen duenari.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


