Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zaborren gaikako bilketaren inguruko akordioa Villabonan
Iban Agirre alkateak adierazi duenez "konfiantzan oinarrituta birziklatzea bultzatuko duen sistema bat izango da"
Lehenik eta behin, aitortu beharra daukat poztasun bikoitza daukadala: alde batetik, poztasuna gaur sinatu berri dugun akordioari esker, eta behin Osoko Bilkuran berretsi ondoren, Amasa-Villabonan hiri hondakinen gaikako bilketa sistema on bat edukiko dugulako; eta, beste alde batetik, poztasuna, hau bezalako gai sentikor batean, legealdi honekin batera hasi nuen elkarrizketa bideak bere fruitua eman duelako kontsensu eta akordio moduan.
Alkate bezala lehen unetik konturatu nintzen, eta udal ordezkaritza dugun alderdi politiko guztiak konturatu ginen, elkarrizketak hasi eta ezin ginela mahaitik altxa herritarren beharrei irtenbide bat eman gabe: lehenengo beharra hondakin bilketa sistema egoki, eraginkor eta ingurumena errespetatuko duena izatea zen; eta bigarren beharra azken urteetan gai honen inguruan pairatu behar izan dugun enfrentamendu politiko eta soziala gainditzea.
Abiapuntu oso ezberdinetatik gentozen, aspektu askotan antagonikoak, eta hala ere, akordio instituzional garrantzitsu bat lortu dugu. Benetan, nire ustetan, gaur DENOK arro egon gaitezke.
Gaur aurkezten dugun akordioak, ahalik eta denbora laburrenean martxan jarriko du bost edukiontzi bidezko bilketa sistema berria: denontzat erosoa eta denon eskura egongo dena, bai banakakoentzat, bai kolektibo berezientzat ere (zahar egoitza, merkatariak). Akordiorako borondatean eta motibazioan dago gakoa herritar guztien beharrei erantzuna emateko.
Azpimarratu nahiko nukeen beste alderdi bat, gaur sinatu dugun akordio honek denboran zehar irauteko duen bokazioa da. Gauza ez da 2016-2019 arteko legealdirako sistema bat ezartzea, baizik eta hainbat legealditarako, eta paktu politiko ezberdinen gainetik geratuko den zerbitzu bat martxan jartzea.
Era berean, konfiantzan oinarrituta birziklatzea bultzatuko duen sistema bat izango da: herritarrek udalak proiektu hau era egokian garatuko duenaren konfiantza eduki behar dute, eta udalak herritarrek sistema modu egokian erabiliko dutenarena. Badakigu ez dagoela sistema perfekturik, eta horregatik, akordioa sinatu dugun alderdi guztiok jakitun gara sistemak ondo funtzionatu dezan horretaz konbentzituta egotea dela bide bakarra.
Pasa den urtarrilaren 18an, Tolosaldeko Mankomunitateko Batzarrean, onartu zen gure bailaran hondakinen gaikako bilketan %60ko tasa lortzea izatea helburuetako bat, eta nik Amasa-Villabonako alkate bezala horren alde bozkatu nuen. Akordio hau sinatzen dugunok, dokumentuan azaltzen den moduan, gradualki portzentaje hori %70era iristeko konpromisoa hartzen dugu.
Proiektu honek guztion laguntza beharko du. Alderdi politikoena eta herritarrena, elkarteena, merkatariena, osasun zentroena eta gizarte zerbitzuena. Informazio asko zabaldu eta egokitze denbora bat beharko da, ohiturak aldatu eta banakako zein kolektibo gisa esfortzua egin, hemen gaudenok prest gaude, ziur gaude sistema berriak etorkizuna daukala.
Akordio honekin hiri hondakinen kudeaketan elkarlan garai berri bati ematen zaio hasiera, Mankomunitatera luzatu nahi dugun elkarlan modeloa, Gipuzkoako Foru Aldundira eta Eusko Jaurlaritzara. Ziur nago arazo berdina duten beste udalerrientzako eredugarria dela akordio hau.
Udalera iritsi nintzenetik ireki nahi izan nituen elkarrizketa bideak udaleko esparru ezberdinetan. Gaur, arro sentitzen naiz ibilbide horrek bere lehen fruitua eman duelako.
Datorren otsailak 29an, Udaleko Osoko Bilkurak aho batez onartuko du sistema berria ezartzea. Alderdi politiko guztiei eskertu nahi diet erakutsitako elkarlana eta pazientzia hilabete ugari iraun duen prozesu luze honetan: EH Bilduri, Partidu Sozialistari, eta nola ez, nire alderdiari, EAJri.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


