Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Euskadiren etorkizuna definitu eta erabaki nahi dugu, ez Espainiarena
EAJ-PNVren Legebiltzarreko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, adierazi du Euzko Alderdi Jeltzalearen asmoa “euskaldunon etorkizuna definitu eta erabakitzea dela, ez espainiarrena"
Egibarrek Eusko Legebiltzarraren osteguneko bilkuran egin ditu adierazpenak. Bertan, estatus politiko berria lortzeari buruzko Alderdi Popularraren ekimen bat eztabaidatu dute. PPko Nerea Llanos legebiltzarkideak defendatu du ekimena, eta euskal ganberak ukatu egin du. “Ba al dago herriari galdetzea baino modu zintzoagorik. Zuk ‘ez’ esaten duzu. Zu ez zara konturatu ez guk ez katalanek ez dutela inongo beharrik esateko zer izan behar den Espainia, nahi dugun bakarra da herri honen etorkizuna zer izan behar den erabakitzea, eta horretarako elkarbizitza antolatzea”, esan du Egibarrek.
Zentzu horretan, bozeramaile jeltzaleak argitu du une honetan daukagun egoera daukagula, ez delako Euskal Herria subjektu politiko gisa aitortzen, eta aldebikotasunik ez dagoelako. Horregatik, estatus berriaren inguruko akordioetara iristeko, eskatu du “euskal herriaren aitortza subjektu politiko gisa, eta bere erabakitzeko eskubidea, ondoren eskubide horren ariketa adostu ahal izateko. Berme-sistema teoriko batean gaude baina ez da erreala”.
Autogobernu Ponentziako PSEren dokumentuari dagokionez, adierazi du “ihes egiteko saiakera” bat dela, eta ez dela ausarta. “Izan ere, autogobernuaren eguneratzea erreforma konstituzional baten arabera baldintzatzen du, eta hori ez da gertatuko, horretarako PPren laguntza behar baitu”.
Estatu propioa Europan
Egibarrek adierazi du Euzko Alderdi Jeltzalearen helburua dela Europan euskal estatu propio bat sortzea. “EAJ-PNV, bere izenak adierazten du. Euskal nazioaz dihardugu eta gure helburua hori da: Europar Batasunean estatu propioa izatea”.
Horrela erantzun dio bozeramaile jeltzaleak Nerea Llanos PPko legebiltzarkideari. Azken horrek EAJ-PNVri leporatu dio autogobernu-asmoetan gauza batzuk esatea leku batean “eta oso bestelakoak alderdiaren batzarretan, iragan asteburuan Iruñean izandakoa kasu”.
“PPk dio jantzi batzuk darabiltzagula hemen eta beste batzuk han. EAJk argi dauka. Bere izenetik hasita. Baina jakin badakigu mundu guztiak ez duela guk bezala pentsatzen. Horregatik, herrien arteko bizikidetza bilatu behar dugu, baita aurkitu ere, aitortza kolektibotik abiatuta”, esan du.
Bukatzeko, Egibarrek nabarmendu du behin aitortza hori lortuta, elkar ulertzerako formula bat bilatu beharra dagoela. “Ez diogu Raxoiri edo Sanchezi eskatuko abertzale bilakatu dadila. Ez dugu nahi erabaki ezta definitu ere Espainiaren etorkizuna, baizik eta gure herriarena. Baina horretarako elkarbizitza kontuan izan behar dugu gainontzeko herriekin”.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



