Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak enpresa berriak sortzeko BerriUp ekimen donostiarrari babesa eman dio
Donostiako alkateak hiriaren konpromisoa adierazi die BerriUp bezalako ekimenei, izan ere, enpresa-proiektu berriak egin nahi dutenei laguntzen diete
BerriUp ekimen pribatuaren arduradunek eta Donotiako alkate Eneko Goiak Enpresa Berriak Sortzeko lehen programaren amaieraren berri eman dute gaur goizean. Programa urtarrilean amaitu zen, lau urteko epea izan du, eta bertan, BerriUp ekimenaren arduradun Pedro Muñoz-Barojak azaldu duenez, hiru Startup-ek parte hartu dute, hain zuzen ere, euskal-ekintzaileen hiru proiektu berritzailek. Proiektuak aukeratuak izan dira beste 35 proiektuen artean.
Horren harian, Muñoz-Barojak honakoa azpimarratu du: “Lehen programa honek lau hilabeteko epe aizan du eta proiektu bakoitzak 50.000 euroko laguntza izan du. Era beran, proiektuak gauzatu ahal gure taldearen hezitzaileek eta besteak beste segidako arloko adituek lagundu dute: Marketing Digitala, Jabetza Intelektuala, Nazioartekotzea, zerga eta zuzenbide arloa eta ekonomia zein finantza aholkularitza. Horrek guztiak balio izan du ekintzaile horiek bere produktuak merkaturatu ahal izateko, betiere, euren negozio ereduak zehaztuta eta lehendabiziko bezeroak eginda”.
Hona hemen garatutako proiektuak:
- OSKOOK (Iñaki Muñoz da arduraduna. www.oskook.com) : 3D-n sukaldatzen duen sukalde-robota. Jatetxeentzat eta katering enpresentzat pentsatuta dago eta, robotari esker, sukaldariek sormen handiagoa izango dute.
- WIMY (Alex Sanchez da arduraduna. www.wimy.com): geo-lokalizazio sistema da, haurrak gune publikoetan kontrolpean izateko: hoteletan, jolas parkeak etabar.
- MODFIE (Jurdan Berrio da arduraduna. www.modfie.com): Modeloentzako online plataforma da. Horri esker, edonor izan daiteke iragarki kanpaina edo katalogo baten protagonista edota film bateko figurante. Era berean, enpresek modeloak eta figuranteak azkar batean aurkitu ditzakete katalogo online baten bitartez.
Donostiako alkate Eneko Goiak hiriaren konpromisoa adierazi die BerriUp bezalako ekimenei, izan ere, enpresa-proiektu berriak egin nahi dutenei laguntzen diete. Eta ildo beretik, honakoa esan du: “Ekimen hauek gure hiria ekintzaileentzat egokia dela berresten dute eta erakusten dute Donostia enpresak eta aberastasuna sortzeko hiria dela”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


