Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/01/28

Egiari beldurra eta politika txarra erakutsi dute EH Bilduk eta Podemosek

Maria Eugenia Arrizabalagak larritzat jo du bai EH Bilduk eta bai Podemosek erakundeari eta herritarrei azaldutako begirune eza
Maria Eugenia Arrizabalaga

Gaur eguerdian, Bide Azpiegitura Batzordea amaitu ostean, Eusko Abertzaleak taldeko bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak, Aintzane Oiarbide Azpiegitura departamenduko diputatuak eta Foru Aldundiko teknikariek emandako azalpenen ostean adierazi du, argi eta garbi geratu dela Bidegi auzian EH Bilduk jarritako kereila sostengatzen duen txostenak ez duela inongo oinarri juridikorik. 

EH Bildu eta Podemos batzordera ez etortzeari buruz, EAJko bozeramaileak esan du: EH Bildu gezurretan ausarta dela eta egiaren aurrean koldarra. Podemos, berriz, politika berria egitera etorri omen da, baina gaurkoa ikusi eta gero esango genuke ez politika berria, ez zaharra, politika txarra egitera etorri dela. Aukera izan dute txostena egin duten teknikariei nahi adina galdera egiteko, beren posizionamenduak defendatzeko, eta ez batak ez besteak ez dute hori egin nahi izan. 

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...