Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lurraldeko Lanbide Heziketak elkarlanerako oinarriak sendotu dituzte
Markel Olano diputatu nagusia arlo honetako hiru elkarterekin batzartu da
Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen eskutik jaso du gaur lurraldeko Lanbide Heziketaren egoera, behar eta erronken berri. Diputatu nagusia, Markel Olano, arlo honetan diharduten Irakaskuntza Zentruen Elkarte Autonomo (IZEA), Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkartea (HETEL) eta Ikaslan, Gipuzkoako Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkarteko ordezkariekin elkartu da gaur foru Jauregian. Bi aldeek elkarlanean sakontzeko borondatea agertu dute topaketan.
IZEAtik Jose Ignacio Hernandez presidentea eta Ruben Berasategi, Egiako Ceinpro zentroko zuzendaria izan dira bilkuran. HETELeko Julen Elgeta presidenteak eta La Salle Berrozpeko zuzendari den Jon Iartzak ordezkatu dute. Azkenik, Ikaslanetik presidente eta Errenteriako Don Boscoko zuzendari den Nicolas Sagarzazu eta Usurbilgo eskolako zuzendaria, Patxi Vaquerizo, bertaratu dira.
Olanok Lanbide Heziketak Gipuzkoarentzat eta Aldundiarentzat duen garrantzia nabarmendu du: “Ekonomia sustapena da foru Gobernu honentzat lehentasun nagusia, aktibitate ekonomikoaren eta kalitatezko enpleguaren eskutik etorriko baita susperraldia eta, aldi berean, zerbitzu sozialen jasangarritasunerako bermea. Lanbide Heziketa ezinbesteko tresna dugu bide honetan, langile kualifikatuak merkaturatzen baititu, enplegu duina eskuratzen dutenak eta gure enpresak lehiakorrago egiten dituztenak”, esan du.
Horrela, elkarteek Aldundiaren babesa jaso dute Lanbide Heziketa sustatu, bultzatu eta lurraldeko zentroak Europako onenen artean kokatzeko. Ordezkariek, bere aldetik, foru erakundeak esparru honetan dituen asmo eta ekimenen berri jaso dute eta euren kezka eta erronkak adierazi. Horrela, berrikuntza aplikatuaren arloan ikastetxe eta enpresa txiki eta ertainen arteko lankidetza bideak indartzearen alde egin dute, eta ekintzailetasunaren aldeko apustua berretsi.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


