Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Mezu lasaia, ziurra, eta konprometitua, pausoz pauso, bere buruaren jabe izan nahi duen herriarekin
EAJko bozeramaile Joseba Egibarrek baloratu du Lehendakariaren urte bukaerako mezua
“Mezu konprometitua eta lasaia, baina herri honek eta bere erakundeek finkatzen duten posizioarekin ziur”. Horrelaxe baloratu du EAJko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, Lehendakariaren urte bukaerako mezua. “Gizarte eredu horretatik abiatuta, ekonomia suspertzen laguntzeko, bakegintza sendotzeko pausoak eman direlako eta eman beharko direlako hemendik aurrera eta, nola ez, geure etorkizunaren jabe izateko” bidea, zehaztu du.
“Diferentzia estrukturala” nabaritu du Egibarrek “herritarrei mezu positiboa eta konprometitua eman dien” Lehendakaria eta Estatuko beste erakunde buruen eman dituzten mezuen artean, “Espainiaren batasunarekin eta haien etorkizun politiko eta elektoralarekin oso kezkatua daudenak” hain zuzen. “Bakarren batzuk oso kezkatuta daude Espainia etorkizunean gorria ala urdina izango den, baina inoiz ez banatua edo hautsia, eta guk geure bidea daukagu”, azpimarratu du. “Lidergo partekatuan oinarritzen du Lehendakariak seguridade hori, ez instituzionalki bakarrik, herri bezala eta gizarte bezala bere buruaz seguru sentitzen den gizarte eta herri batean gaude”, azaldu du. Egibarrek goraipatu egin du Lehendakariaren ziurtasuna daraman jarduera politikoak izan dituen hiru ardatzen inguruan -ekonomia suspertzearen inguruan, bakegintzan, eta estatus berria- “Espainia etorkizunean gorria ala urdina izango den baina inoiz ez banatua edo hautsia eztabaidatzen dutenean; batasunaren deia egiten dutenean debekua eta ukazioa erabiltzen duten bitartean; bide demokratikoetan sakondu beharrean, pribilegioak erabiltzen dira –baita Epaitegi Konstituzionalaren Lege Organikoaren aldaketa ere- funtzioetan dagoen gobernua martxan jarri ahal izateko, datorren astetik aurrera gerta daiteken moduan”.
Hauteskunde orokorrak errepikatzeko aukerari buruz galdetu diote Egibarri eta honako hau izan da erantzuna: “datorren astetik aurrera, Kataluniako gaia berriro ere mahai gainean baldin badago, garbi geldituko da –denbora testigu- Alderdi Sozialista lerrokatuko dela berriro ere Alderdi Popularraren inguruan, beraz, alternatibaren zantzurik ez da geldituko; eta beraien lurraldetasun edo modelo politiko horren krisia ez onartzetik debekua aplikatzera pasatzen baldin badira garbi geldituko da, berriro ere, agenda politikoan hori konpontzeko dagoen gaia dela”. “Horrek zertara eramango duen Alderdi Sozialista edo Alderdi Popularra, nik uste dut lerrokatuko direla norabide berdinean eta hortxe ibiliko direla”, gaineratu du, “ez dut uste, momentu horretan, beraien buruetatik pasatzen denik hauteskundeak aurreratzea”. “Edozein kasutan, ikusten da Espainiako politika blokeatuta dagoela eta ezintasunaren korapiloa erabat lotuta azaltzen dela", bukatu du.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


