Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goia: “Lan handia egin dugu sei hilabeteotan hiriak lehenbailehen aurre egin behar zizkion erronkei erantzuteko”
Donostiako alkateak Udal gobernuaren kudeaketaren lehen sei hilabeteen balantzea egin du
“Lan handia egin dugu sei hilabeteotan eta epe horretan gai izan gara maiatzean hiriak zituen erronka nagusiei erantzuteko, hain zuzen ere, lehenbailehen aurre egin behar zitzaizkien erronkak”. Adierazpenok Donostiako alkate Eneko Goiak egin ditu eta, horiekin, Udal gobernuaren sei hilabeteotako jarduna laburtu du.
Eneko Goiak balorazioa egin du Tokiko Gobernu Batzordearen osteko prentsaurrekoan gaur goizean. Bertan, Goiak gogorarazi du, atzo 2016ko aurrekontua onartu zela eta hori ez ohiko gauza dela, izan ere, urteak dira udal aurrekontua onartzen ez zela urtea hasi baino lehen. Eta horrenbestez, Donostia urte askotan izan da Euskal Autonomia Erkidegoan urtea hasi baino lehen aurrekontua onartua ez zuen hiriburu bakarra.
Horren harian, Donostiako alkateak honakoa adierazi du: “Horrek argi erakusten du Udal gobernuaren lana eta Udalaren funtzionatzeko modua azken sei hilabeteotan”. Hortaz, Eneko Goiak azpimarratu du, epe horretan Udal gobernuak lortu duela segidakoak egitea: “Gobernu egitasmoa aurkeztu dugu, aurrekontua onartu dugu eta hainbat proiektu eta gai garrantzitsu onartu ditugu, besteak beste, Anoeta berritzeko Plan Berezia, Txomineneko esleipena, eta 2016ko Europako Kultura Hiriburutza. Azken hau, Udal gobernuaren ardura handienetakoa izan da eta denbora handia eman digu. Hala ere, uste dugu bideratu dugula eta, ondorioz, hiriak irudi oso ona erakutsiko du eta egitasmoa egoera onean garatuko da”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


