Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bilduren kudeaketaren lau urte ilunen ostean, EAJk Gipuzkoako berpizte ekonomikoa lehenetsiko du
EAJren eskutik Gipuzkoan 50 milioi euroko plana abian jarri da
Gipuzkoatik EAJren Madrilgo Diputatuen Kongresurako hautagaia den Joseba Agirretxea eta MªEugenia Iparragirre Senaturako EAJko hautagaia, Elgoibarren izan dira gaur goizean. Hautagaiekin batera, Elgoibarko alkatea den Ane Beitia eta beste zinegotziekin batera, herriko kaleetan barrena ibili dira.
Elgoibarko herraminta-makinaren historia gertuagotik ezagutzeko aukera izan dute. Bertan, azken legealdian instituzioetan egon den ezker abertzalearen kudeaketa ekonomikoa kritikatu du Joseba Agirretxeak. EAJk adierazi duenez, Bildu-Ezker Abertzalearen legealdi ilunaren ostean, EAJk berpizte ekonomikoa lehenetsiko du Gipuzkoan. Horren adierazle, Foru Aldundiak krisiaren aurkarako jarri duen 50 milioi euroko plana.
Kongresurako hautagaiak adierazi duen bezala, “bi eredu ekonomiko kontrajarriak zeuden (EAJrena eta Ezker Abertzalearena), eta azken hauteskundeetan herritarrek EAJren proiektuaren alde bozkatu zuten. Gipuzkoaren etorkizun ekonomikoa bermatzen duen proiektua”.
Joseba Agirretxeak adierazi duen bezala: “enplegua mantendu eta sortzearen alde egingo dugu. Industria sustatuko dugu instituzioekin ideia berriak sortuz eta publiko-pribatuaren arteko elkarlanari esker”.
Azkenik, Agirretxeak esan bezala, “EAJk taldean lan egiten du eta Gipuzkoarako ezarritako eredua Madrilen ere defendatuko du”.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



