Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/12/05

Gipuzkoak kalitatezko aireportu bat merezi duela salatu du EAJk

Jeltzaleek aireportuen eskumenaren transferentzia lortzeko lan egingo dute. Hondarribiako aeroportua gestio deszentralizatu batekin eta euskal administrazioaren eskutan hobuko litzatekeela ziurtatu dute
Gipuzkoak kalitatezko aireportu bat merezi duela salatu du EAJk

Gipuzkoako EAJk gaur Hondarribiako aeroportua bisitatu du, “aeroportuak  erabiltzaileentzako gutxieneko kalitate neurriak biltzen ez dituela” salatzeko eta era berean aireportu eskumenaren transferentzia eskatzeko. Besteak beste, bertan Gipuzkoako Ahaldun Nagusia den Markel Olano, Eneko Goia Donostiako alkatea, Joseba Agirretxea Kongresurako Gipuzkoako hautagaia eta baita MºEugenia Iparragirre Senaturako Gipuzkoako hautagaia izan dira.

Iparragirrek gogorarazi nahi izan du gaur egun aireportuen gestioa “Madrilen eta Madrildik zentralizatua dagoela, Europako erdialdeko ereduetaz oso urruti”. Gertuko adibide gisa Biarritzeko Aireportua jarri du.  Gaitera, salatu nahi izan du PPren Gobernuak “AENAren pribatizazioa gauzatu duela, gurekin negoziaketak alde batera uzteko eta aireportuen Euskadirako transferentziaren aukera bertan behera uzteko”.

Senaturako hautagaiak zin egin du Madrilen “gure esku dagoen guztia egingo dugula Estatutoa bete dadin eta horrela aireportu honekiko Estatuak duen utzikeri eta abandonu jarrerra aldatu dezan”. Gainera, Espainiako Gobernuari gogorarazi nahi izan dio “hurí dagokigula deszentralizatutako gestio bat, non euskal administrazioak parte hartzen duten. Erantzunkizunarekin, gertutasunarekin eta erabakitzeko aukerarekin zerbitzu eta prestazioak hobetzeko gai izando gara”.

Joseba Agirretxeak AENAri aireportuaren gestioan abandonatzea eta utzikeria leporatu dio eta azpimarratu duenez “ikusi besterik ez dago aireportuaren egoera, ez dago kafetegi edo kutxazain simple bat ere”.  Kongresurako hautagaiak gaur egungo Espainiako Gobernuari aireportuari gutxieneko kalitatea maila eman diezaion eskatu dio, “gipuzkoarrok ez dugu hau merezi eta”.

Agirretxeak adierazi duenez “Donostia, Gipuzkoa, Euskadi turistikoki eta industrialki asko erakartzen dute eta aireportuak ekintza hauek sorteen duten mugikortasun beharrei erantzun diezaieke”.  Bukatzeko “Donosita 2016 hor dugu eta aireportua etortzeko sarrera egokia izan daiteke, beste azpiegitura batzuen faltan; dagoeneko eduki behar genuen Abiadura Handiko Trena” gehitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...